Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama-gaia, berandu iritsiko da afaritara.
Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte... Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta.
Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira komedia barregarri honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.
Informazio gehiago: Txalo Produkzioak
Historiaurreko animaliei buruzko artista tailerra. Kiputz historiaurreko amildegia izan zen, animalia askoren tranpa. Bertan aurkitutako animalien garezurra berregingo dugu Cova Orgaz eskultorearen laguntzaz.
Kiputz. Amildegia Historiaurrean erakusketarekin lotutako jarduera.
Adina: 6-12 urte
******
Sarrerak salgai hilaren lehen egunetik aurrera. Aurten, estreinakoz, museoko bazkideek hasieratik izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
“Aurkezten den lana artista bisual baten, poeta baten eta musikari baten bideak gurutzearen emaitza da. Lur- baso-gorputz konbinaziotik sorturiko kontakizuna da, eta bizitzaren erritmoan ehundua. Denborak errespetatuz. Topaketa eta banaketekin igarotzen da, halabeharra eta maitatzeko, aske izateko premia tartean direla.
Abiapuntua Eli Garmendia eta Roberto Ruiz Antúnez-en arteko gutun-trukea da, Peteris Vasks letoniarraren musikarekin inspirazio eta atzeko oihal gisa. Irudi eta testu bidez garatutako sormen-elkarrizketa. Argazki bakoitzak intuizioak, bertsoak eta hitzak sortzen ditu, aldi berean beste irudi batzuk dituztenak. Biek – argazkilariak eta poetak– musika erabiltzen dute beren intuizioen katalizatzaile gisa. Ezezagun eta esploratu gabekorantz igarotze bat dago elkarrizketa honetan. Letoniar basoa barne-ikerketako bidaiaren jarraipen gisa agertzen da…
Lan hau izaki bakoitzaren barren-barrenean lozorroan dagoen lokarturiko basora sartzeko ate bat da. Eta bere egia, misterio eta edertasunetik gure oinkaden, gure ziurgabetasunaren taupadak entzutera gonbidatzen gaitu.”
Epa Txiki! 50 minutuko ikuskizuna da, koreografia dibertigarriz, umorez eta betiko klasiko euskaldunen bertsioz jositakoa, eta haurrei zuzentzen zaie, baina zenbait lagun-keinu egiten dizkie handienei.
Adina: +4 urte.
Informazio gehiago Demode Quartet -en webgunean.
Turuleka oso oilo berezia da. Itxura xelebrea duelako eta arrautzarik errun ezin duelako, beste oiloek barre eta iseka egiten diote... harik eta halako batean, Ixabelek, musika andereño erretiratu batek, bere baserrira eramaten duen arte, berekin bizitzera. Hantxe, adiskidetasun giroan eta zoriontsu, oiloak bere dohain ezkutua aurkituko du: Turu-k hitz egin dezake! Eta badaki abesten ere, izugarri ondo gainera! Gure laguntxoa, bere musikarako dohain zoragarriari esker, Daedalus zirku handiko izar bihurtuko da. Bitarteko bidaia ez da batere erraza izango, ordea, Damian Maltzur gaiztoak beretzat hartu nahi baititu zirkua... eta Turuleka harrigarria.
Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.
Basoan egiten dute topo Bele Andreak eta Hartz Zaharrak, ugaztuna neguko lozorrotik atera berri, sekretu bat non ezkutatu duen gogoratu ezinean dabilela. Misterioz inguraturik dago narrazio-lan eder hau, non natura pertsonaia bat gehiago den.
Adina: 2 - 11 urte