© StudioCanal
AEF. Zuzendaritza: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: Peter Märthesheimer, Alexander Wesemann / WDR. Gidoia: R. W. Fassbinder, Cornell Woolrich-en For the Rest of Her Life kontaketan oinarriturik. Argazkia: Michael Ballhaus. Muntaketa: Marie-Anne Gerhardt, Ursula Elles. Aktoreak: Margit Carstensen, Karlheinz Böhm, Gisela Fackeldey, Adrian Hoven, Barbara Valentin, Ingrid Caven.
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Martha gurasoekin bizi den liburuzain gazte bat da. Erromara egindako bidaia batean, bihotzekoak eman ondoren bere aita hil egiten da. Alemaniako enbaxadan, izapideak egiten ari diren bitartean, Helmut Solomon herrikidea ezagutzen du, Martha baino urte batzuk zaharragoa. Biak liluratuta geratzen dira. Denbora bat beranduago, lagun batzuen ezkontzan, berriro topo egiten dute, elkarrekin irteten hasten dira eta, denbora gutxira, ezkondu egiten dira. Martharentzako infernu baten hasiera da.
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Egun guztien ahotan dago jasaten ari garen klimaren aldaketaren (berotze globala) nondik norakoak. Aldaketa klimatikoak nola eragingo digun jakiteko ezinbestekoa da aurretik pairatutakoak ikertu eta ezagutzea, haien eragin eta ondorioak zeintzuk izan ziren eta gizakiok nola egin genien aurre jakitea. Horretarako informazio paleolimatikoa gordetzen duten erregistro sedimentarioak aurkitu eta ikertu behar dira, ikus dezagun beraz zer dioten Euskal Herria inguruan topatu ditugunak azken 2000 urteetarako.
Eneko Iriarte, Geologian Doktorea da -UPV/EHU, 2004-. Gaur egun Burgoseko Unibertsitatean Giza Eboluzioaren inguruko masterrean irakaslea eta Kuaternarioko geologia moduloaren koordinatzailea da. Ikerketa eta irakaskuntza lanetan Euskal Herriko Unibertsitatean (1999-2006), Kantabriako Unibertsitatean (2006-2009) eta CSIC-ean (2009-2011) aritu zen aurretik.
4, asteartea
Kosta lerroa. Beti egon da hor? Peru Bilbao (Mineralogia eta Petrologia Saila, UPV/EHU).
Euskaraz. Ekitaldi aretoan.
Kiputz. Un abismo letal en la Prehistoria, Pedro Castaños (Paleontólogoa, Aranzadi Zientzia Elkartea).
Gaztelaniaz. Ekitaldi aretoan.
Artiko dokumentalaren proiekzioa (J.M. Lazkano, Josu Venero) 16 min.
Adolfo Erasori omenaldia
Mesa redonda. Hielo de ayer y de hoy. Cambios climáticos recientes; Jesus Mari Lazkano, Blanca Martinez, Eñaut Izagirre. Mod.: Asier Hilario. Gaztelaniaz. Elizan
Arkeologia jardunaldien edizio honek Kiputz. Amildegia Historiaurrean erakusketak lantzen dituen gaiekin du lotura. Erakusketa 2020ko otsailaren 9ra arte dago ikusgai museoan.
Jaitsi jardunaldien egitarau osoa.
ZUbiken ZU izango zara liburutegiko protagonista. Sormen lantegi hauetan probatu, ikusi, esperimentatu, saiatu eta gozatuko duzu. Gainera, hanka ere sartu daiteke, ikasi eta hobetzeko aukera ezin hobea da!