Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Nagore, 44 urteko emakumea, bortxatua izan da herriko festetako gau batean. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakiko du. Orduan hasten da Nagoreren bigarren amesgaiztoa.
Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu, baita gizartearen partetik jasotako epaia ere.
Fikziozko antzezlan honek, errealitatean gertatutako hainbat bortxaketetan du oinarria.
Informazio gehiago: Aldatzen Laguntzen.
Elmer koloretako elefantea da, gainerako elefanteak ez bezalakoa. Sinestezina dirudien arren, mila koloreko elefantea da: berdea, urdina, zuria, arrosa, horia... eta inor ez da barre egiten berak bezala.
Ipuin antzeztu honekin desberdintasunekiko eta aniztasunarekiko errespetua landuko dugu: denok gara desberdinak, denok gara berdinak.
Adina: 3-11 urte
Olatz Zugasti (harpa, gitarra, ahots nagusia), Amaiur Cajaraville (baxua), Ander Ederra (gitarra elektrikoa eta akustikoa), Ander Zulaika (bateria, kajoia), Gratxina Lertxundi (teklatua, flautak, ahotsa)
Olatz Zugasti Victoria Eugenia Antzokira itzuliko da Orion Zuzenean disko berria aurkeztera. Kontzertu bakoitzean bezala, ibilbide bat egitera gonbidatzen gaitu Olatzek, maitasunaz, Herriaz, senaz hitz egiten duten bere abestien bidez... geldialdi hunkigarri eta bereziz betetako bidaia.
Gaztea Errepidean jarduera izango dugu Bretxa eta Boulevard artean, inauteri giro apartaz disfrutatzeko.
EGITARAUA:
19:31-21:31 GAZTEA ERREPIDEAN. Suhiltzaile kamioia, DJ Txurruk eta Oihan Vegak gidatuta, geldialdia egingo du Donostiako Inauterietan!. Bretxa-Boulevard.
Jarduerak bi zati izango ditu:
- 19:00-20:00 kontzertu akustikoa: Xabier Solano + Zigor. Bretxan, Sarriegi plaza alboan.
- 20:15-21:30 Desfilea Boulevard-ean DJ saioarekin.
Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.