Haur eta gaztetxoez osatutako publikoari zuzendutako bertso-saioak dira. Gai-jartzailerik egongo ez denez publikotik ateratako boluntarioen ideietatik sortuko dira gaiak momentuan.
Adina: 6-12 urte.
Izena emateko aukera irailaren 7tik aurrera Casares Kultur Etxean. Bi bide daude horretarako: bata, telefonoz (943 351149); bestea, posta elektronikoz (casareskulturetxea@donostia.eus).
Erreparatu albistean jaso ditugun babes eta higiene neurriei, mesedez.
Mila gau eta bat gehiago sortako kontakizuna, bere ahuntz leialaren ondoan, eta alfonbra hegalari baten eta hiri handiko kaleetan bizi den neska baten laguntzaz, munduan bidaiatzeko eta etsaiak garaitzeko moldatzen den herriko haur bati buruzkoa: boterea lortu nahi duen duen sultan bat, bi kaiman goseti eta eskrupulurik gabeko bilau bat...
Mito eta munstroak aztertzen dituen Lionel Frost ikertzaileak izaki bitxi eta atsegin bat ezagutuko du, azkena bere espeziean, Mr. Link izenekoa. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia liluragarri eta dibertigarri bati ekingo dio, bere lehengusuak –aspaldi desagertutako Yetiak– aurkitzeko prest. Adelina Fortnight abenturazale porrokatuaren laguntza izango dute, hark izanik Yetien kokapena erakusten duen mapa ezagun bakarra. Elkarrekin, helmugara iristeko arrisku ugariri aurre egingo diete.
Charlie txikia Playmobilen mundu magiko animatuan bat-batean desagertzen denean, haren arreba Marlak bere bizitzako bidaiari ekingo dio, neba berriz etxera ekartzeko asmoz. Mundu harrigarrietan sartu eta ezinezko erronkak gainditu ahala, Marlak lagun berri eta oso dibertigarriekin egingo du topo.
Pikachu detektibeak Tim gazteari lagunduko dio bere aitaren –Harry Goodman detektibearen– desagerpena ikertzen. Tim eta Pikachu konturatuko dira elkarrekin modu guztiz sinestezinean komunikatu daitezkeela, eta elkarrekin abentura zirraragarri bati ekingo diote misterio bitxi bat argitzeko.
Chao noraezean ibili ohi da hiriko kaleetan, ezer egin gabe. Bere etxean, aita emakumeekin obsesionatuta dago eta neoizko argien azpian edanda bizi da; amak aspaldi utzi zuen familia. Egun batean, Chaoren aitak, nahi gabe, bere amaren iraganari buruzko istorio bat kontatuko dio: nola ezagutu zuten elkar, iturri misteriotsu bati eta emakume misteriotsu bati buruzkoa. Jakin-minak bultzatuta, Chaok bere amaren sekretua, aitaren maitalearena –edo, azken batean, bere maitasun-nahi edo -irrika propioa– esploratzea erabakitzen du.
Senarra negozio-bidaia batean duela, Gamheek aspaldiko hiru laguni bisita egiteko aprobetxatuko du. Biren etxera joango da bisitatzera eta bestea halabeharrez topatuko du. Beti bezala lagun-giroan hizketan ari diren bitartean, korronte independenteek itsas gainazalaren gainetik eta azpitik zirkulatuko dute.
Azpitituluak euskaraz
Erantzun Sentsorial Meridiano Autonomoa (ASMR) egiten duen online interprete baten eta haren ikusleen etengabeko erritualak.
Azpitituluak euskaraz
O-bok 61 urteko emakumeak itsaski-denda bat izan du, hamarkada luzez, arrain-merkatu batean. Egun batean, bere alaba In-aeren aita-amaginarrebak izango direnekin elkartuko da, lehenbizikoz. Gau hartan, O-bok bortxatuko du Gi-taekek. Hasieran, ezer gertatu ez zelako itxurak egin eta bere bizitzarekin beti bezala jarraitzen saiatuko da O-bok. Handik gutxira, In-aeri aitortuko dio bortxatu egin dutela. Poliziak Gi-taeki deituko dio, ikertzeko, eta gertakariaren istorioa merkatuan zabaltzen hasiko da. Opera prima.
Azpitutuluak euskaraz