Literatur solasaldia euskaraz liburutegian.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Aingeru Epaltzaren Rock'n'Roll liburuari buruz arituko dira.
Epaltzak asmatu du, Edu Saragueta, bere pertsonaia maila bat gorago eramaten, haren deskalabru ugariak eta pozaldi laburrak irakurleak bere egiteraino.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan eta eLiburutegian (ebook).
© Bavaria Atelier / Bavaria Film / Filmverlag der Autoren / SFP / NF / Album
AEF-Frantzia. Zuzendaritza: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: Peter Märthesheimer / Bavaria Atelier, Bavaria Film, Filmverlag der Autoren, NF Geria Filmgesellshaft, Société Française de Production. Gidoia: Tom Stoppard, Vladimir Nabokov-en nobelan oinarriturik. Argazkia: Michael Ballhaus. Musika: Peer Raben. Muntaketa: Juliane Lorenz, Franz Walsch (R. W. Fassbinder). Aktoreak: Dirk Bogarde, Andréa Ferréol, Volker Spengler, Klaus Löwitsch, Bernhard Wicki, Peter Kern.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Hermann Hermann etorkin errusiarra, 1933an, txokolategi bateko jabea da Berlinen, Hitler duela gutxi boterera heldu den herrialde aztoratu batean. Bere bizitza ez doa ondoegi: emazteak bere lehengusuarekin engainatzen du eta bere enpresa ixteko zorian dago. Arazo guztientzako soluzioa aurkitu duela uste du, bera bezalakoa dela usten duen eskale bat ezagutzen duenean. Vladimir Nabokov-en nobela homonimoaren egokitzapena.
Nola egiten da bertso bat? Zein da teknika? Ikasi ote daiteke lagun batentzako zorion agurrerako bertso bat egiten? Eta bat-batean kantatzen? Probatua eta frogatua dago baietz. Ikastaro honetan barruan denok dugun bertsolari txiki horri forma eman eta oinarrizko teknikak ikasteko aukera izango da.
Bertan bertsolaritza eta bertsogintzaren atal ezberdinak landuko dira, saioen egituratik bat-bateko bertsolaritzara, bertsoen kritikatik bertso paperetara, teoria praktikarekin uztartuz eta tarteka gonbidatu berezien laguntzarekin.
DATAK: Irailaren 30etik ekainaren 16ra
EGUNA: Asteazkena
ORDUA: 18:15etatik 19:15etara
LEKUA: Bagera Elkartean (Hernani kalea 15, behea)
IRAKASLEA: Beñat Gaztelumendi
Ikasturte osoko matrikula 50€koa izango da.
IZEN EMATEA: www.bagera.eus
Informazioa: bagera@bagera.eus / 943005074
Segurtasun neurriak bermatuko dira:
10 laguneko taldea
Maskara eraman
Eskuak garbitzea
Segurtasun distantzia mantentzea: 1,50 metrokoa
ZUbiken ZU izango zara liburutegiko protagonista. Sormen lantegi hauetan probatu, ikusi, esperimentatu, saiatu eta gozatuko duzu. Gainera, hanka ere sartu daiteke, ikasi eta hobetzeko aukera ezin hobea da!
Irailak 30 -- Ikusi, entzun, usaindu, ukitu…, jolas dezagun Hainbat ariketen bitartez, parte-hartzaileak aniztasun funtzionala duten pertsonen lekuan jarriko dira eta egunerokotasunean duen eragina gertutik sentitzeko aukera izango dute.
"Iker Karrera. Bidea ipar" liburuaren aurkezpena
Partaideak: Iker Karrera, Unai Ugartemendia (egilea)