Bertsolaritza eta flamenkoa: Miren Amuriza bertsolaria eta Askoa Etxebarrieta La Pulga dantzaria.
Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.
Erreparatu albistean jaso ditugun babes eta higiene neurriei, mesedez.
Second Canvas aplikazioarekin artelanak beste era batera ikusten ditugu. Batzuetan, asko hurbilduz gero, irudiaren perspektiba galtzen da eta irudiak abstraktua dirudi. Bestetan, begibistan ez dauden sekretuak ikusiko ditugu. Jakingo duzu aurkitzen zer obratakoak diren guk proposatzen dizkizugun irudiak?
Asteburu honetarako proposamena da...Artea agerian. San Telmo Museoko artelanak ezagutzeko pista jokoa.
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
Sinopsia: POTXIN PATXIN artistek ingurumenari buruz hausnartzera gonbidatuko gaituzte. Antzerki, mimo, malabare, joku eta elkarrizketaren bitartez bizitzaren ohitura onen berri izango dugu. Mugikortasunari buruzko esketxa landuko dugu, ikastetxera joateko garraio mota desberdinak aipatuz; hamaiketakoan janari fresko eta osasungarriak eskeiniko dizkigute potekoen ordez; urak duen garrantzia eta erabilera egokiaz arituko gara; jolasen bidez birziklatzen ikasiko dugu, gai bakoitza dagokion ontzian sartuz; trafiko seinaleak ikasiko ditugu... Hau da, goizean jeiki eta oheratu bitarteko zereginetan lagunduko digute, gutxiago kutsatuz, zikinduz, ingurumena gutxiago kaltetuz...
Adina: + 6 urte
Areto Nagusia.
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako okendokulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago bukatuko da gonbidapenak eskatzeko epe hori. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 urtekoak barne.
Hurrengo ikuskizuna, 2020ko azaroaren 7an, TTipia-ren Egur taupadak.