Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Irailaren 22tik urriaren 27ra, 6 saioz osatua.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Núria Martí Constansen Zeru beraren azpian liburua irakurriko da.
Izen ematea: irailaren 7tik 21era. amaraliburutegia@donostia.eus / 943 48 18 67 edo bagera@bagera.eus / 943 005 074
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.
45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.
Sareetan sareatuak? Euskal merkatari, nabigatzaile eta negozio gizonak lehen globalizazioan
Hitzaldi honetan Juan Sebastian Elkano bezalako euskal merkatari, negozio gizon eta nabigatzailek itsasoaz haraindiko mundura gero eta zabalduago zegoen sistema gaztelau horretan izan zuten protagonismoaz hitz egingo da. Gizon horiek harreman sareak sortu zituzten eta sare horiek aztertuz, garaiko gizartea ulertzen saiatuko gara, identitateen mundua ulertzen.
Amaia Rojo Sierra (Donostia, 1996) Historian graduatu zen 2018an Euskal Herriko Unibertsitatean eta bertan Europa eta Mundu Atlantikoa: Botere, Kultura eta Gizartea Masterra egin ondoren, egun doktoretza tesia egiten ari da euskal merkatari eta negoziogizonen indentitateari buruzkoa. Lehen Mundubirari buruzko zenbait hitzaldi eman ditu Donostian, Deuston eta Getarian.
(Hizkuntza: euskara)
Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93 (08: 30etik 14:30era)
programazioa@gipuzkoa.eus