Serguéi Prokófiev musikoaren ipuin sinfoiko klasikoan oinarritutako Peru eta Otsoa ikuskizunean bi pertsonai xelebrek, imajinazioaren bidez, eta esperientziak ematen duen inozentziarekin, adiskidetasunaren bihotzeraino bidaiatuko dute.
Adina: + 6 urte
Oharra: Haurren ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako dagokion kultur etxeko e-posta orokorrera bidali beharko da eskaera: aietekulturetxea@donostia.eus
Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Aretora sartzeko guztiek maskara eraman beharko dute.
Historia, arte eta bitxikeriz beteriko lekua da Donostiako Polloe hilerria eta ibilaldi honek zirrikitu guztiak ezagutzeko aukera paregabea dakarkizue!
OH MY WALK!-ek (ohmywalk.com) gidatuko duen ibilaldi kultural honetan, 90minutuz, hilobi misteriotsu, istorio ahaztu eta hiriko pertsonaia ezagunen historian murgiltzeko aukera izango duzue.
Izen-ematea derrigorrezkoa da
Izen-ematea: Emailez polloe@donostia.eus edo telefonoz (943 48 35 40). Ibilaldiak pertsona kopuru mugatua izango dute: 5 perts. gutxienez eta 10 perts. gehienez.
Topagunea: Polloeko Hilerriaren Sarrera Nagusian -Egia auzoan.
Kontutan hartzeko: Euria egiten badu ere, ibilaldia egingo da.
Hiru txerritxoak desagertu dira. Gertaerak ez daude batere garbi, baina otsoak desagertu arazi dituela dirudi...
Egunkarietan berri hau zabaltzen da. Herri guztiak, Otsoa errudun dela esaten du. Orduan Fernandez eta Fernandez detektibeek ikerketa abiatzen dute.
Egoera ikusirik, otso batek bide luze bat egitera beharturik dago, eta bere herrialdea atzean uzten du. Ehiztari batek, Muga babesten du. Otsoa gertu dabil eta oso arriskutsua da...
Txanogorritxo, Amonaren etxera doa, Ehiztariak muxu baten truke lagunduko du.
Adina: +6
Oharra: Aldez aurretik izena eman behar da kultur etxeko e-postaren bidez (larrotxenekulturetxea@donostia.eus) eta 4 gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez.
Izena emateko epea 5 egun lehenago zabalduko da eta gonbidapenak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 urte arteko haurrak barne.
Gorputz korapiloak, museoa, bere artelanak eta kontatzen dizkiguten istorioak ezagutzeko aukera gure gorputzaren bidez. Artelanek bizia hartuko dute gure irudimena eta mugimenduak erabiliz.
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatua doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez. Lotura goian.
Edukiera mugatua.
Traste detailez betetako tresna handi bat da, batzuk misteriotsuak besteak ez, egurrezkoak eta metalezkoak, plastikozko zati eta gaupasadun jostailuz beteak, zume pixkat eta sanpleatutako herriko katxarroak dituena. Trastek ondo sonatzen du eta ikusten da ere bai, batzuetan txakurrak edo beste zomorro batzuk sartzen direlarik barruan. Aire librean jotzan da lurraren, zeruaren edo hormaren kontra, olibondo edo pinu handi baten ondoan. Traste diferituan jotzen da, behin eta berriz, eta udako ekaitzetan barna ere entzuten da.
Ane, AHTko obretako segurtasun zaintzaileetako baten alaba, duela bi egunetik desagertu da, eta gurasoak, bananduta eta komunikazio arazoekin, urduri eta kezkatuta hasi dira haren bila.
Filma irudi batetik abiatzen da: preso bat, Iruñeko kartzela utzi eta hainbat urte geroago, bere ziegara itzultzen da. Egun horretan kartzela betiko eraitsia izango da. Pozik behar luke, baina presoa, ziegan dagoela, negarrez hasi da. Ziega hartan eman zituen presoak, intsumitu izateagatik, bere bizitzako 2 urte eta 4 hilabete.