Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Irailaren 22tik urriaren 27ra, 6 saioz osatua.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Núria Martí Constansen Zeru beraren azpian liburua irakurriko da.
Izen ematea: irailaren 7tik 21era. amaraliburutegia@donostia.eus / 943 48 18 67 edo bagera@bagera.eus / 943 005 074
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.
Irakurle talde honetan ahalduntze eta kontzientziatze feministan sakonduko dugu, betiere ardatz hartuta pentsamendu kokatua eta gorpuztua. Horretarako, sorturiko galderak, kezkak, giltzarriak eta diskurtsoak eztabaidatuko ditugu, espe-rientzia eta pentsamendu feminista ba-tetik. Askotariko irakurgaietatik abiatuko gara (testu solteak, artikuluak, liburuak...) eta trukerako gune bat sortzea izango dugu helburu, pentsamendu kolektiboa sustatzeko asmoz, eta Euskal Herriari zein euskal kulturari buruzko pentsamen-du kritiko-feminista garatzeko.
Iraupena: Ikasturte osoa, hilean behin.
45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.
Bere debut album nabarmenaren (“Om”, 2016) eta ospetsu bihurtu zuen bigarren diskoaren ondoren (“Eason”, 2018), Izarok bere lan berria, “Limones en invierno” izenekoa aurkeztuko du.
Kantautore bizkaitarrak berak dioenez: “disko berriak egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen ditu, baina baita neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoak ere”.
Ane, AHTko obretako segurtasun zaintzaileetako baten alaba, duela bi egunetik desagertu da, eta gurasoak, bananduta eta komunikazio arazoekin, urduri eta kezkatuta hasi dira haren bila.
Filma irudi batetik abiatzen da: preso bat, Iruñeko kartzela utzi eta hainbat urte geroago, bere ziegara itzultzen da. Egun horretan kartzela betiko eraitsia izango da. Pozik behar luke, baina presoa, ziegan dagoela, negarrez hasi da. Ziega hartan eman zituen presoak, intsumitu izateagatik, bere bizitzako 2 urte eta 4 hilabete.
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.