Urgull ezagutu pista jokoa. Plano bat, pista batzuk eta abenturarako gogoa nahikoa dira Urgull mendian naturaz gozatzeko eta historian zehar gorde dituen sekretu asko ezagutzeko. Pista bat: Urgull aplikazioa lagungarri izango zaizue...
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.
LEHIAKETATIK KANPO
Espainia. Zuzendaritza: María Fontán. Ekoizpena: Naroa Elkoro, Kim Maiteny, Larrotxene Bideo / Oihua lehiaketa: Donostia Kultura, Gaztea, San Sebastián-Gipuzkoa Film Commission. Gidoia: María Fontán. Argazkia: Koldo Gabarain. Muntaketa: Iñaki Mato. Aktoreak: Amaia Ruiz de Galarreta, Mikel Ibarguren, Teresa Calo, Martxelo Rubio, Ekain Telletxea. Iraupena: 12 min.
HIZKUNTZA: euskara / AZPITITULUAK: gaztelania
Gau honetan herriak eguzki-loreekin babestuko ditu bere ate eta leiho guztiak. Gau honetan kaleetatik noraezean ibiliko da Urtzi, haur berri bat non aurkituko berarekin eramateko. Gau honetan, ixteari uko egiten dion taberna bakarrean, emakume ezezagun batek atea joko du, sartzen uzteko.
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.
Ane, AHTko obretako segurtasun zaintzaileetako baten alaba, duela bi egunetik desagertu da, eta gurasoak, bananduta eta komunikazio arazoekin, urduri eta kezkatuta hasi dira haren bila.