Urgull ezagutu pista jokoa. Plano bat, pista batzuk eta abenturarako gogoa nahikoa dira Urgull mendian naturaz gozatzeko eta historian zehar gorde dituen sekretu asko ezagutzeko. Pista bat: Urgull aplikazioa lagungarri izango zaizue...
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatua doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez. Lotura goian.
Edukiera mugatua.
Carlo Collodiren ipuin klasikoa abiapuntutzat hartuta, Pinocchio familia osoarentzako antzezlana da. Denetik pixka bat du: musika, dantza, komedia...
Adina: +6 urte.
Argentina-Espainia. Zuzendaritza: Víctor Monigote, Eduardo Gondell. Ekoizpena: Pablo E. Bossi, Cristina Zumárraga, Carlos Fernández, Laura Fernández, Juan Pablo Buscarini, Luis Scalella, Agustín Bossi, Pol Bossi / Tándem Films, Producións A Fonsagrada, Gloriamundi Producciones, Brown Films, Pampa Films, Argentina Sono Film, Mediabyte, In Post We Trust, Malditomaus. Gidoia: Juan Pablo Buscarini, Eduardo Gondell, Pablo E. Bossi. Animazioa: Keytoon Animation Studio. Musika: Sergio Moure de Oteyza. Abestiak: Eduardo Frigerio, Federico San Millán. Muntaketa: Guillermo Penecino. Iraupena: 80 min.
Turuleka oso oilo berezia da. Itxura xelebrea duelako eta arrautzarik errun ezin duelako, beste oiloek barre eta iseka egiten diote... harik eta halako batean, Ixabelek, musika andereño erretiratu batek, bere baserrira eramaten duen arte, berekin bizitzera. Hantxe, adiskidetasun giroan eta zoriontsu, oiloak bere dohain ezkutua aurkituko du: Turu-k hitz egin dezake! Eta badaki abesten ere, izugarri ondo gainera! Gure laguntxoa, bere musikarako dohain zoragarriari esker, Daedalus Zirku handiko izar bihurtuko da. Bitarteko bidaia ez da batere erraza izango, ordea, Damian Maltzur gaiztoak beretzat hartu nahi baititu zirkua... eta Turuleka harrigarria.
Gonbidapenak urriaren 27tik aurrera eskuragarri, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan (11:30-13:30 / 17:00-20:00)
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.
Kutxa Ekoguneak bat egin du Gau Beltzaren ospakizunarekin, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, Euskal Herriko tradizio zaharrak berreskuratzeko asmoz sortu baita.
Kalabazak hustu, aurpegi-forma eman, kandelak piztu, ilunpean sartu… eta jendea izutu. Gau Beltza heriotzarekin eta hil ziren gure komunitateko pertsonen oroitzapenarekin lotutako jaia da, baina naturarekin, berdintasunarekin, gure beldurrekin dugun loturaz ere hitz egiten du: umorea, algarak, garrasiak, irriak eta negarrak, festa, adiskidetasuna, lagunartea.
Ane, AHTko obretako segurtasun zaintzaileetako baten alaba, duela bi egunetik desagertu da, eta gurasoak, bananduta eta komunikazio arazoekin, urduri eta kezkatuta hasi dira haren bila.