45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.
Amerri!
Ama-ren metaforaz baliatuz, sentiberatasunetik, samurtasunetik eta ulermenetik, sentimenduei zein emozioei beren lekua emanez, pertsona bakoitza den herria ikusteko egitasmo berezi eta erakargarria.
Mixel Ducau, musikaria
Caroline Phillips, musikaria
Andoni Egaña, bertsolaria
Andoni Salamero, olerkaria
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.
Chillidarekin dantzan. Eduardo Chillidaren lanaren ezaugarri plastikoak erabiltzea proposatuko dugu psikomotrizitatea lantzeko irudimena askatuz.
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
Frantzia
Frantsesezko jatorrizko bertsioa, euskarazko azpitituluekin.
Zuzendaria: Céline Sciamma
Laure, 10 urteko neskatila, beste auzo batera joango da bizitzera gurasoekin eta ahizpa txikiarekin batera. Auzoan lagun berriak egingo ditu eta joko eta barre algaraz igaroko du uda. Laurek, hala ere, sekretu bat du: bere burua Mickäel mutiltzat aurkezten du. Lisa, taldeko neska bat, harekin maiteminduko da Mickäel dela pentsatuz, eta horrek egoera korapilatsuak eragingo ditu.
Gonbidatua: Einarr Manterola Fernandez (Naizen elkartea)
Dinamizatzailea: Ander Gisasola
Informazio gehiago: Tomboy Filmaffinity webgunean