Oharra: Kontzertua bertan behera geratu da, Covid-19ak sortutako egorerara egokitzeko neurriengatik ezingo baitu emanaldia aurreikusitako baldintzetan eskaini. Donostia Kulturak barkamena eskatzen du egoera honek sor ditzakeen eragozpenengatik.Sarreren dirua erositako kanal beraren bitartez itzuliko da. Sarrera Victoria Eugenia Antzokiko edo Antzoki Zaharreko leihatilan erositakoek hemengo inprimakia beteta ere eskatu ahal izango dute itzulketa, leihatila joan beharrik gabe.
ETS edo En Tol Sarmiento taldeak (Iekora, Araba, 2005) urrats erraldoia eman du aurrera eta bosgarren diskoaren izenburua bera printzipioen adierazpena da: 'Aukera berriak'. Taldeak garden azalduko digu letretan bizitzan agertzen diren ate zahar eta gazteetan edo norabide askotariko bidegurutzeen aurrean aukera berriak sorraraziko zaizkigula eta ditugula, hemen eta oraingo abagunea baliatu eta profitatu hamaika koloreek dakartzaten sentipen multzoekin gozatzeko, bizitzarekin bat egiteko muturreraino.
Aukera berriei zin egitean datza bizitza, eta etenik gabe. Pop, rock, ska, reggae, runba zertzeladak, rock-folk ukituak eta balada doinuek alaitasunera bideratuko gaituzte zirrikitu guztietatik. ETS taldearen soinua berritu egin da eta are erakartzaileagoa gertatuko zaigu. Has dadila aukeren dantza!
Ausarta, eszentrikoa, sentibera.
Zergatik erabaki du Frankik, Frankenstein monstruoak, isolatuta eta gizartetik urrun dagoen leku bazter batean bizitzea? Besteengan eragiten duen efektuaren beldur da, eta txatartegi batean bizi da. Baina egun batean, kanpoko mundutik datorren urakan bat bezala, "Ni" azalduko da; eroa, dibertigarria, ausarta, irudimentsua, autoestima oso altua duen ganberra hutsa eta Frankik bizirauteko bere burua babesteko duen mundua hankaz gora jartzeko mehatxua dakarrena.
Komedia oso dibertigarria!
Adina: + 7 urte
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako amarakulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (azaroaren 16tik aurrera) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 urtekoak barne.
Hurrengo ikuskizuna, 2020ko abenduaren 26ean, Behibi´s antzerkia-ren Egunen batean.
Kotondarrak iraultza industrialean eta mende hasierako emakumeen ehungintzako grebetan oinarritutako istorioa dugu. Akzioz beteriko dramaturgia bisuala lantzen da, konpromisoz eta zintzotasunez eraikitako istorioa, baina baita umore eta samurtasunez josia.
Informazio gehiago: Anita Maravillas
Euskal Herriko jaiak askotarikoak dira, baina beti alaiak eta jantziak. Batez ere, atzean tradizio eta kultur sena dutenak. Bidaia egingo dugu festaz festa; komedian, pailazotzan eta antzerkigintzan, baina batez ere, martxa itzelean! Gure abesti ezagunenak eta esketx barregarriak tartekatuz, topo egingo dugu Iruñeako zezenekin zein Bilboko Marijaiarekin! Hau juerga! Zeledon, Maskarada, Danborrada...
Informazio gehiago: Txirri, Mirri eta Txiribiton
Adina: +6
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 urte arteko haurrak barne.
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 5 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin (abenduaren 5etik 8ra museorako sarrera doakoa izango da)
*Azaroaren 20ko oharra: kontzrertu honetarako sarrerak agortu egin dira. Ez dira sarrera gehiago salgai ipiniko ez leihatilan ez online bidez.
Sara Zozaya bere azken lana aurkeztera datorkigu: (I). Bere unibertsoa folk-pop, lo-fi eta beats elektronikoekin uztartzen du lan berri honetan, non artistak bere giro ilun eta zintzoari eusten dion. Oso ekoizpen zaindua du, bi artista-belaunaldiren arteko zubi perfektu bihurtzen duen sonoritatea duena.
Joaten utzi eta berriro hasteari buruzko lan bat da. Bertan, Benito Lertxundiren laguntza jaso du Benetan kantuan. Disko apurtzailea da (I), nazioarteko soinu modernoa eta euskal musika tradizioa nahasten dituena.
Urgullen magalean erakusketa ezagutzeko era ezberdina proposatzen dizugu asteburu honetan, pista joko baten bitartez, animatuko zara?
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
Orain dela bi mende, magiaren norabidea aldatzeko zorian zegoen. Sormen loraldi eder batek arte kategoria eman zion, eta hala hasi zen magiaren urrezko aroa. 200 urte geroago, Asier Kidamek, iraganeko eta orainaldiko mago mitiko batzuen lanean inspiraturik, bidaia gogoangarria egiten du magiaren historian zehar.
Denok oroimenean gordetzen ditugun ilusioak, gaurko egunera ekarriak eta sekula ikusi gabeko moduan aurkeztuak.
Adina: +6 urte
FRA Alexandre Astier, Louis Clichy 2018
Adina + 6 urte
Oharra: ekitaldian parte hartzeko maskara derrigorrezkoa da.
Argazkia eta informazioa: Asterix: Edabe magikoaren sekretua
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.
Erakusketek helduak eta txikiak arte praktiketara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. Oraingo honetan Zine Ex erakusketaren testuinguruan kokatuta lantegi honetan ikus-entzunezkoekin jolastuko gara.
Ez gidoirik, ez entsegurik, ez hanka-sartzerik. Espero ez dena bilatuko dugu, rolak hautsiko ditugu eta zinema posible egiten duten, edo ez, elementuekin esperimentatuko dugu.
Familientzako arte-lantegia (+5 urte).