Urriaren 26ko oharra: Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurri berriak direla eta, ordu aldaketa egon da eta aurreratu egin da ekitaldia. 19:30ean hasiko da.
Mikel Azpiroz (pianoa), Karlos Arancegui (bateria), Fernando Neira (kontrabaxua)
Mikel Azpiroz pianista donostiarrak bakarkako Islak disko berria aurkeztuko du. Abesti berriez gain, Zuri eta Gaua diskoek biltzen dituzten konposizio sortak osatuko du emanaldia, mende bat baino gehiago luzatzen den denboraz kanpoko asmoarekin. Inpresionismotik blues-era, beste lurralde batzuetako lurrin exotikoetatik Euskal Herrikoak ere izan daitezkeen lurraldeak- abangoardiako joeretara, bere musikak geltoki ugari ditu, beti ere kaxoi itxiak saihestuta. Melodia lasaiak dira, gauekoak, intimistak, egileak Elkano Browning Cream proiektuarekin garatzen duen bide erritmiko eta ludikoaz bestelakoak.
Donostiako saio hau erreferente da bertso zirkuituan: lekua ederra izateaz gain, bertaratzen den entzulearekin saio beroa, atsegina eta goxoa irteten da. Horregatik da berezia Lugaritzekoa.
Aurten oholtzan egongo diren bertsolariak hauek dira: Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia eta Uxue Alberdi. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Iker Iriarte arituko da.
Gonbidapenak: azaroaren 23tik aurrera jaso ahal izango dira Lugaritz Kultur Etxean bertan (16:00etatik 20:30era). Gehienez bi gonbidapen pertsona bakoitzeko.
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 5 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin (abenduaren 5etik 8ra museorako sarrera doakoa izango da)
45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.
Azaroaren 4ko oharra: Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurri berriak direla eta, ekitaldi hau bertan behera geratu da.
Elkarri irakurriz Booktegiren ipuin-bilduma bat da, eta baita literatur solasaldi berritzaile bat ere. Bost idazleak bildu eta, bakoitzak bere testuaren inguruan hitz egin beharrean, gainontzekoen ipuinak aztertuko ditu.
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.
Euskaraz jolasean - abereba. Hizki formako hamaika animalik euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan ezkutatu dira. Aurkitu eta asmatu zein hizki irudikatzen duten. Ondo pasa!
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri. (Asteburu honetako materiala soilik euskaraz dago eskuragarri)
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
Gaizka Arangurenen dokumentalaren proiekzioa.
Dokumental etnografikoa, ibaiaren bidean zehar testigantzak eta bizipenak jasotzen dituena.
Horien bidez ibaiari ageriko protagonismoa eman nahi zaio. Urumea ibaiak lehen pertsonan hitz egiten digu bere uraldiez, bere biologia aniztasunaz, jasaten dituen kalteez eta, bereziki, bere ur-bazterretan bizi den jendearekin historian zehar izan dituen harremanez.
JBA euskara (azpitituluak gaztelaniaz).
Zeri kantatzen diogu euskaldunok?
Bi hizkuntza autonomotik sortzen den hizkuntza berri bat da kanta: testu edota musikatik sortutakoa, bertsoa euskal kantagintzan eta testu librea.
Oinarri horietatik abiatuta, literatura eta musikaren arteko elkar eraginetik sortutako euskal kantagintza aztertzea du helburu ikastaro honek.
Gotzon Barandiaran: kanten letragilea.
Rafa Rueda: musikaria.
Plaza kopurua: 20
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da: egiakulturetxea@donostia.eus, Kultur Etxean bertan ala 943 291514 zenbakian.
Aran Santamaria artistarekin Hostoz hosto erantzi erakusketa ikusteko aukera.
Bisita gidatuan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da kultur etxeko e-postaren bidez (okendokulturetxea@donostia.eus)