Literatur solasaldia euskaraz liburutegian.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Iñigo Astizen Analfabetoa liburuari buruz arituko dira.
Kodeak, zeinuak ulertzeko saiakerak batzuetan ezintasunak, beste batzuetan ulertzeak ematen duen poz txikiak zeharkatzen ditu Iñigo Astizen bigarren poema liburua.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan eta eLiburutegian (ebook).
ZUbiken ZU izango zara liburutegiko protagonista. Sormen lantegi hauetan probatu, ikusi, esperimentatu, saiatu eta gozatuko duzu. Gainera, hanka ere sartu daiteke, ikasi eta hobetzeko aukera ezin hobea da!
Urriak 7 -- Aktore eskola Zer behar da aktore on bat izateko? Zein baliabide erabil daitezke ahozko komunikazioaz gain? Joko ezberdinen bitartez, komunikatzeko beste tresna batzuk deskubrituko ditugu.