Zintzilik (2018, Airaka) bere lehen lanak izandako oihartzunari eutsita, Olatz Salvador badator berriz ere. Aho uhal (2020, Airaka) izeneko lan batekin eta berrikuntza askorekin dator, gainera. Izen honekin lotutako jolasei tiraka abiatu du Olatz Salvadorrek bere bakarkako bigarren estudioko lanaren iruditeria. Haritz Harreguy estudioan grabatu eta ekoizpenean Pablo Novoaren laguntza izateaz gain (Ivan Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas...), Alaia Martin edota Ane Labakaren gisako sortzaileen hitzak musikatuz osatutako abestiak ere baditu, luxuzko kolaborazioz onduak. Aro berriari hasiera emateko ilusio bereziz ondoan izango ditu Ander Zulaika (bateria), Jagoba Salvador (baxua) eta Mattin Saldias (gitarra) eta artista gonbidatu ugari: Pablo Novoa gitarra-jole eta ekoizlea, La Mare Cadizko abeslaria, Idoia Asurmendi, Gartxot, Garazi Esnaola piano-jolea eta Elene Carreto dantzaria.
Bes-te-bat! Zuzeneko Arteen Zirkuituko kontzertua