Irakurketa sustatzeko kluba. 8-10 urteko umeentzat. Saio hauetan, Mari Garciaren eskutik, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Larunbatetan, data hauetan: urtarrilaren 16an, otsailaren 13an eta martxoaren 6an.
Dohainik. Izena eman behar da. Horretarako, mail honetara idatzi: haurliburutegia@donostia.eus
Noak ia hiru urte ditu, eta neska espontaneoa, librea, ipurtarina, bihurria, jostalaria eta barregarria da. Egun batzuk igaroko ditu urrun eta oso lasai bizi diren aitona-amonen etxera. Noa haiekin pasatzera joateak irauli egingo ditu haien bizitza monotonoak, eta egun horiek apartak izango dira guztientzat. Aitona-amonek beste modu batean ikusiko dute mundua Noaren begien bitartez, eta Noak maitasunaren, konfiantzaren, naturaltasunaren eta askatasunaren unibertsoetarantz bidaiatuko du aitona-amona alaiekin. Abentura mugagabea hirurentzat.
Informazio gehiago: teatropantarhei
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.