Otsailaren 23ko oharra: Piztutako interesari ahalik eta hoberen erantzuteko eta edukiera handitu ahal izateko, otsailaren 26ko hitzaldia, Juan Luis Arsuaga eta Juan José Millásen arteko solasaldia, Antzoki Zaharrera lekualdatu da.
Hitzaldiak zuzenean ikusi ahal izango dira internet bidez, hemen (beherago) edo San Telmo Museoaren Youtube kanalean.
17, asteazkena. Basagain (Anoeta). Un poblado entre dos eras; Xabier Peñalver, Eloisa Uribarri.Gaztelaniaz. BETETA 23, asteartea. Neanderkult: Neandertalen kulturak kantaurialdean, Joseba Ríos.Euskaraz. BETETA 24, asteazkena. Arqueología del conflicto: Guerra y violencia en las sociedades prehistóricas europeas, Anjel Armendariz. Gaztelaniaz. BETETA 25, osteguna. Ovejas, queso, leche durante la Prehistoria, Miriam Cubas.Gaztelaniaz. BETETAEzagutzen dituzu herrialde ezberdinetako soinuak? Eta instrumentuak? Entzutearekin bakarrik, antzemango zenituzke? Zatoz frogatzera!
Duela 2000 urte baino gehiagoko ingurumenari so egiten badiogu argi ikusten da mendebaldeko Pirinioetako bi alderdietan berezitasunak ageri direla -zeltekin eta iberiarrekin konparatuz gero-. Halere, garai horietako testu-iturriak eskasak izanik, arkeologiaren emaitzen beharretan gaude gehienetan, ulergaitzak zaizkigun errealitate horiek ulertzeko. Emaitza historikoen eta arkeologikoen artean, txanpongintzak duen lekua hanpatu behar da. Akitania eta penintsularen iparraldea gutxi ezagutzen ditugun populu anitzez -hiri eta botere-erdigune ugariez- antolatuak dira, eta testuinguru horretan txanponak agertzaile ezin preziatuagoak eta leialak dira dituzten irudien eta idazkunen bitartez dutelako beren autoritatea markatzen eta beren nortasuna finkatzen. Txanpona, ordea, hori baino gehiago da, eskuz esku iragaten baita, kurri dabilen eta zabaltzen den objektua da, eta sare eta trukaketen markatzaile ezin hobea. Hurbiltze arkeologiko eta numismatiko batetik abiatuz, Burdin Aroko bukaeraren (Kristo aurreko III. eta I. mendeak) konplexutasun etnikoen eta tokiko populuen eboluzioaren agertzea dugu hemen proposatzen.
Eneko Hiriart CNRS-eko ikertzailea da, arkeologoa eta numismatikalaria. Europar zeltiarraz, ekonomiaz eta aintzinako txanponez arizan da hainbat liburutan eta artikulutan. Bordeaux Montaigne-ko Unibertsitatean 2014ean doktoradutza ukan ondoren, Doktoratu-ondorengo ikerketa-kontratuak Paris-ko École Normale Supérieure-n eta Aix-Marseille-ko unibertsitatean iragan zituen. Casa de Velázquez-eko (Madrid) partaidea izana da 2016an eta 2017an. Gustave de Claussade saria 2016an, eta Joseph Déchelette Europar-saria 2017an, lortu zituen. Gauregun, lehen hirien agertzea nola gertatu zen Kristo aitzineko III. mendean, Europa kontinentalean, ikertzen ari du. Bestalde, Dordoñan (Frantzia), Burdin Aroko leku batetan operazio-arkeologikoak kudeatzen ditu.