Anne Etchegoyen egile, interprete, konpositore eta ekoizlea emakumeen euskal kantuaren erreferentziatzat hartzen da gaur egun. Freskotasun hutsa euskal musikaren panoraman, ahots leun, garbi eta aireztatu baten bidez, indar oso berezi baten bidez ahaldundua, Antonio Jimenezen gitarra flamenkoarekin eta Renan Mazeas gitarjolearekin batera arituko dena, bere azken lana aurkezteko, Emazte, non emakumeei omenaldi dotorea egiten baitien.
Oso lan pertsonala da, artistaren esentzia erakusten diguna, mundura irekita dagoen euskal emakume bat, non emakume aske eta egin gisa agertzen den, ama eta abeslaria; gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren defendatzailea.
Otsailaren 23ko oharra: Piztutako interesari ahalik eta hoberen erantzuteko eta edukiera handitu ahal izateko, otsailaren 26ko hitzaldia, Juan Luis Arsuaga eta Juan José Millásen arteko solasaldia, Antzoki Zaharrera lekualdatu da.
Hitzaldiak zuzenean ikusi ahal izango dira internet bidez, hemen (beherago) edo San Telmo Museoaren Youtube kanalean.
17, asteazkena. Basagain (Anoeta). Un poblado entre dos eras; Xabier Peñalver, Eloisa Uribarri.Gaztelaniaz. BETETA 23, asteartea. Neanderkult: Neandertalen kulturak kantaurialdean, Joseba Ríos.Euskaraz. BETETA 24, asteazkena. Arqueología del conflicto: Guerra y violencia en las sociedades prehistóricas europeas, Anjel Armendariz. Gaztelaniaz. BETETA 25, osteguna. Ovejas, queso, leche durante la Prehistoria, Miriam Cubas.Gaztelaniaz. BETETAJoseba Irazoki jakin-mina bere baitan errotua duen joera askotariko gitarrista polifazetikoa, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Musikari beratarra jadanik nahitaezkoa bihurtu zaigu, eta orain bakarka dator, one man band formatuan. Kantatzeaz gainera, hainbat soinuren efektuak eta programazioak maneiatzen ditu, eta gitarrei, harmonikari eta bonboari hitz eginarazten die. Folka, bluesa, psikodelia eta tresnen esperimentazioa: proposamen artistiko bikain bat, harrigarria eta sailkaezina aldi berean.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.