Ikuskizun honetan, liburu handi eta koloretsu bat dugu. Aktore, txotxongilo, zuzeneko abesti, gitarra eta perkutsio berezi baten bidez beldar txiki baten historioa kontatzen dugu, "Bizitzaren prosezua". Haur txikiek arrautza batetik atera den beldar txikia, egun batean tximeleta eder batetan nola bihurtzen den ikusiko dute, antzerkiak beti eransten duen magia pixka batekin.
Adina: + 6 urte
Oharra: Haurren ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako dagokion kultur etxeko e-posta orokorrera bidali beharko da eskaera: aietekulturetxea@donostia.eus
Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Aretora sartzeko guztiek maskara eraman beharko dute.
Oharra: ekitaldian parte hartzeko maskara derrigorrezkoa da.
Orain arte antzokietan sekula egin ez dugu ikuskizun berri batekin gatoz aurten: kontzertua! Oraingo honetan sei aktore arituko dira abesten, dantzatzen eta telesailari buruzko kontu dibertigarriak azaltzen. Denboraldi berriko abestiekin batera, aurreko denboraldietan kantatutako abesti ezagunak berriro ere entzun eta kantatzeko aukera izango dugu.
Informazio gehiago: Pausoka
Tomax mutil inozentea da. Baina jatorra, alaia, dibertigarria. Txantxak egitea asko gustatzen zaio, nahiz eta beti horien ondorioak pairatu. Abenturazalea da. Ameslaria. Etengabe istorioak asmatzen ari da.
Tomaxek lagun berria dauka, Muxi, neska azkarra da, ikasgelako azkarrena. Dantzatzea asko gustatzen zaio, eta bizikletaz ibiltzea. Egunero ikastolara bizikletaz etortzen da.
Tomaxek eta Muxik haien abenturetan murgiltzea proposatzen dizuete. Ondo pasatzeko. Abenturekin, kantekin, dantzekin, magia eta jolasekin dibertitzeko.
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
Otsailaren 23ko oharra: Piztutako interesari ahalik eta hoberen erantzuteko eta edukiera handitu ahal izateko, otsailaren 26ko hitzaldia, Juan Luis Arsuaga eta Juan José Millásen arteko solasaldia, Antzoki Zaharrera lekualdatu da.
Hitzaldiak zuzenean ikusi ahal izango dira internet bidez, hemen (beherago) edo San Telmo Museoaren Youtube kanalean.
17, asteazkena. Basagain (Anoeta). Un poblado entre dos eras; Xabier Peñalver, Eloisa Uribarri.Gaztelaniaz. BETETA 23, asteartea. Neanderkult: Neandertalen kulturak kantaurialdean, Joseba Ríos.Euskaraz. BETETA 24, asteazkena. Arqueología del conflicto: Guerra y violencia en las sociedades prehistóricas europeas, Anjel Armendariz. Gaztelaniaz. BETETA 25, osteguna. Ovejas, queso, leche durante la Prehistoria, Miriam Cubas.Gaztelaniaz. BETETAEskulturaren klabeak ezagutzeko eta Eduardo Chillida eskultorearengana gerturatzeko modu dibertigarria, jolasaren eta bere lanen birsorkuntzaren bidez.
Adina: 6-12 urte
Iraunpena: 90-120 min
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean
*******************
Sarrerak salgai egongo dira hilaren lehen egunetik aurrera museoko bazkideentzat eta hilaren 4ean bazkide ez direnentzat. Gainera, bazkideek familiako 4,5 euroan erosi ahal izango dituzte sarrerak.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!