Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?
Esaera zaharrak dioen bezala:
"Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz".
Informazio gehiago: Artedrama
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
"Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezurmamitutako festa distiratsu bat". Alaia Martin
Informazio gehiago: Horman Poster
Robustiana eta Zeledonio anai-arrebak Norvegiako mitologiaren trolletan oinarritutako pertsonaiak dira. Dirurik gabe eta etxe birrindu batean bizi dira, baina egoera honetatik irteteko burutazio barregarri eta eroak praktikan jarriko dituzte...
Adina: + 6 urte
Informazio gehiago: Zirtaka
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako amarakulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 urtekoak barne.
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
Sorginkeri eta amarruz betetako ikuskizun parte hartzailea eta umoretsua. Ikuskizun magikoa eta dinamikoa. Adin guztietako ikusleek magiaren sekretu miresgarriak sentitzeko aukera paregabea izango dute. Haurrek ez dute soilik magia ikusiko, egingo dute! Zatoz sorgintzera!
Adina: +6
Oharra: Aldez aurretik izena eman behar da kultur etxeko e-postaren bidez (larrotxenekulturetxea@donostia.eus) eta 4 gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez.
Izena emateko epea otsailaren 22an zabalduko da eta gonbidapenak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.