Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?
Esaera zaharrak dioen bezala:
"Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz".
Informazio gehiago: Artedrama
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Alaia Martin: "Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezurmamitutako festa distiratsu bat".
Informazio gehiago: Horman Poster
Ba ote liteke Euskal Herrian oraindik laminak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeri, marmar eta inbidiatik aldentzeko izkutatu ziren laminak. Baina ez larritu. Bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatuko dizuegu. Hau da gure errepertorioko ipuinik gogokoenetako bat: Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamia.
Oraingo honetan Ixiar Jauregi eta Lara Mitxelenaren txalapartak musika jarriko dio antzezlanari.
Informazio gehiago: Txotxongillo Taldea
1985. Guardia Zibilak atxilotu ondoren, Mikel desagertua dago. Eta bizirik aurkitzeko itxaropena ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat adituko da gero eta ozenago: Non dago Mikel?
Euskadi, 2009. Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, kaleetan protesta sozialak eragiten dituen proiektu batean, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen denean, bi lagunentzako gosaria prestatzen du, baina bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean. Hurrengo egunean, Ane oraindik ez da agertu. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako. Aneren gauzen artean bilatzen, konturatuko da ez duela benetan bere alaba ezagutzen. Opera prima.
200 urte baino gehiago daramatzate elfkinek lur azpian bizitzen, lurrazaleko mundutik ezkutatuta, eta gizakiekin inolako harremanik izan gabe. Halako batean, Elfie-k, Kipp-ek eta Buck-ek lurrazalera igotzea erabaki dute. Abentura askoren ondoren, Elfie txikia Teo gozogilearen lagun egingo da. Gizon erretxin samarra da Teo, baina berak gogoraraziko die elfkinei zein den beren bizitzako helburu nagusia: besteei laguntzea!