Erreka Mari, Euskal Herriko Azken Lamina, 1978ko otsailean estreinatu zuten Donostiako Antzoki Zaharrean. Ospe handiko ikuskizuna izan da 42 urte hauetan zehar.
Txontxongillo Antzerki Taldeak eskainitako saio honek Euskal Herriko mitologian sakontzen ditu bere sustraiak eta ingurunea zaintzeari eta desberdinarekiko errespetuari buruz mintzo da.
Adina: +6, heldurik gabe.
SARRERAK: loiolakulturetxea@donostia.eus
Izen-ematea martxoaren 1ean zabalduko da. 2 gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez eta Kultur Etxeko sarreran jaso ahal izango dira.
Hausnarketa egingo dute lanbidearen egoeraz eta orain graduatzen direnen lan-egoeraz.
Egitaraua eta izen-emateak: www.ankulegi.org
Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.
Bi zaldi: Enuen uste hala izango zenik, egingo zitula Bi zaldik, bertsioak utzita azkenean abestik, Dokan entzungai 5ean, pandemiñaren sabelean, elkar ikusiko garelakoan, muxu bat, maskarila atzean.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Martxoak 1 - 26: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Apirilak 12 - 23: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30