El museo ha organizado un ciclo sobre restauración al hilo del 10º aniversario de la reapertura del museo. En esta sesión abordarán el tratamiento y conservación de colecciones fotográficas.
Gratuito, con reserva previa a través de la web.
Zaharberritzearen inguruko zikloa antolatu du museoak bere 10. urteurrenaren harira. Saio honetanargazki-bildumen kontserbazio eta tratamenduari buruz hitz egingo dute.
Doan, aldez aurreko erreserbarekin.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Martxoak 1 - 26: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Apirilak 12 - 23: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Pirinioetako glaziarrak, Europako hegoaldean egonik, baldintza klimatikoen aldaketekiko oso sentiberak dira. Horregatik, garrantzia handia dute klima-aldaketaren geoadierazle gisa, Pirinioetako "termometro" aldakor modura. Iraganean mendikatea landu zuten glaziarrak desagertze zorian daude gaur egun; beraz, hona hemen hitzaldiak proposatzen duen bidaia: nondik gatoz eta nora goaz?
Areto Nagusia.
Oharra: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da; korreo elektronikoz (okendokulturetxea@donostia.eus) edo telefonoz (943 290672). Soilik hartuko dira kontuan martxoaren 7an goizeko 10:00etatik aurrera egindako eskaerak.
Edukiera: 75 eserleku.