Charles Perraultek jasotako "Botadun Katua" ipuin klasikoaren moldaketa. Kantu eta dantzaz betetako antzezlan komikoa da Glu Gluren berria. Abentura eta jolasen bidez, ikusleak ipuin zaharren berreskuratze lanaren parte izango dira, denok elkarrekin, ipuin klasikoek merezi duten omenaldia egiteko.
FRA Alexandre Astier, Louis Clichy 2018
Adina + 6 urte
Oharra: ekitaldian parte hartzeko maskara derrigorrezkoa da.
Argazkia eta informazioa: Asterix: Edabe magikoaren sekretua
1805ean, magiaren norabidea aldatzeko zorian zegoen. Sormen loraldi eder batek artea kategoria eman zion, eta hala hasi zen magiaren urrezko aroa. 200 urte geroago, Asier Kidamek, iraganeko eta orainaldiko mago mitiko batzuen lanean inspiraturik, bidaia gogoangarria egiten du, magiaren historian zehar.
Denok oroimenean gordetzen ditugun ilusioak, gaurko egunera ekarriak eta sekula ikusi gabeko moduan aurkeztuak.
Adina: + 6 urte
Informazio gehiago: Magiaren iraultza
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako amarakulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (martxoaren 8tik aurrera) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 urtekoak barne.
Bisita gidatua Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoechea erakusketara.
11:30ean euskaraz 19:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da museoko sarrera eskuratuta eta lekua erreserbatu beha da webgunearen bidez.
Edukiera mugatua.
Meri haurdun dago. Laister izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du. Marik ez zekien Meri haurdun zegoenik. Ezusteko ederra jaso du. Eta iritsi da betiko galdera: umea zer izango den galdetu dio Marik Meriri. Zergatik galdetu behar dugu neska ala mutila izango den? Hori ez al du umeak berak aukeratuko etorkizunean? Zergatik mugatu bi aukera horietara?
Ipuin eta kantuz osatutako antzezlana. Ikuskizunak biltzen dituen abestiak Yogurinha Borovarenak dira.
Adina: + 6 urte
Informazio gehiago: Meri, Mari eta Lari
Areto Nagusia.
Aretora sartzeko gomendagarria da guztiek maskara eramatea, 6 urtetik beherako haurrak barne.
Oharra: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da; korreo elektronikoz (okendokulturetxea@donostia.eus) edo telefonoz (943 290672). Soilik hartuko dira kontuan martxoaren 8an goizeko 10:00etatik aurrera egindako eskaerak.
Edukiera: 75 eserleku.
Itsasoak irudi ezberdinak erakusten dizkigu: argia, distiratsua, goibela, gaiztoa... Horiek denak esploratuko ditugu sormen tailer honetan. Euskal Kostaldeko Museoen hilabetearen programazioarekin lotutako jarduera.
Adina: 6-12 urte
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez.
******
Jarduera honetarako erreserbak egiteko epea otsailaren 1ean zabalduko da museoko bazkideentzat, eta 4ean gainontzekoentzat.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoa
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Martxoak 1 - 26: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Apirilak 12 - 23: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30