1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak.
1963ko urtarrilean eta otsailean, Dan Grenholm eta Lennart Olson erreportariek Euskal Herria bisitatu zuten hainbat astetan zehar, eta euskal kulturari eta folkloreari buruzko bi laburmetraia dokumental etnografikotarako filmazioa egin zuten.
Basker eta Bonde i Baskerland filmak Sveriges Radio TV suediar telebista publikoan eman ziren urte bereko udan. Mende erdi baino gehiagoz galduta egon ondoren, harribitxi zinematografiko bihurturik datozkigu bueltan lan biak, 1960ko hamarkadako Euskal Herriaren inguruko irudi apartak eta ikuspegi bitxia eskainiz.
SARRERAK: loiolakulturetxea@donostia.eus
Izen-ematea martxoaren 15ean zabalduko da. 2 gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez eta Kultur Etxeko sarreran jaso ahal izango dira.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Martxoak 1 - 26: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Apirilak 12 - 23: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30