Documentala. Euskal Herria.
Zuzendaria: Juan Mari Beltran.
SARRERAK: loiolakulturetxea@donostia.eus
Izen-ematea martxoaren 23an zabalduko da. 2 gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez eta Kultur Etxeko sarreran jaso ahal izango dira.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Ulu ala ele saioaren bigarren emanaldia.
Eszenatokian: Bigara (Itziar Aranburu, Jon Ander Garcia), Amorante eta Okene Abrego.
Ekitaldirako sarrera gonbidapen bitartez da eta lortzeko, aldez aurretik izena eman behar da donostiakoliburutegiak@donostia.eus e-postaren bidez. Gehienez 2 gonbidapen eskatu ahal izango dira eta bakoitzaren izen-abizenak zehaztu behar dira. Onartuko gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan jaso ahalko dira ostirala 26an arratsaldeko 17:00etatik aurrera.