Herriz herri antzokiak hankaz gora jarri ostean, umore taldea hirian da berriro! Esketx, bakarrizketa eta antzerki berriak dakartzate emanaldi bihurri honen estreinaldian. Gaztefobia, seriotasun kronikoa edo bihotzeko arazoak badituzu, EZ ETORRI!
Sarrerak laster salgai!
Munduari itzulia nola egin 80 kutxekin eta biltegi batetik atera gabe. Markeliñe antzerki taldeak hainbat sari eskuratu ditu proposamen honekin eta 40.000 ikusle baino gehiago izan ditu jada mundu osoan zehar. Sormena eta irudimena barra-barra familia osoaren gozamenerako.
Bisita gidatua Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoechea erakusketara.
11:30ean euskaraz 19:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da museoko sarrera eskuratuta eta lekua erreserbatu beha da webgunearen bidez.
Edukiera mugatua.
Museoko elizan ditugun Josep M. Sert artistaren margolan muralak ezagutzeko tailerra. Bertako izkutuko historiak ezagutuko ditugu eta euskal historian murgilduko gara.
Adina: 6-12 urte
Iraunpena: 90-120 min
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean
*******************
Sarrerak salgai egongo dira hilaren lehen egunetik aurrera museoko bazkideentzat eta hilaren 4ean bazkide ez direnentzat. Gainera, bazkideek familiako 4,5 euroan erosi ahal izango dituzte sarrerak.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Martxoak 1 - 26: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Apirilak 12 - 23: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30