Literatur solasaldia euskaraz liburutegian.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Javi Cilleroren Hollywood eta biok liburuari buruz arituko dira.
Bidaia labur eta biziak proposatzen dizkigu Cillerok ipuin-liburu honetan. Underground kutsuko bidaiak zinema irudiz beteak.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan eta eLiburutegian (ebook).
Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.
Joxan Artzeren poesia eta kanta-hitzak ardatz hartuz eskainitako ikuskizun poetiko-musikala. Mixel Ducau eta Andoni Salamero izango dira emankizunaren gidaritza emango dutenak. Usurbilgo hitzen aztiak hamaika kontu eta kantu ezti utzi zizkigun, geuk harexekin bat egitea eta bat izatea nahi dugu.