Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldia.
Quim Monzóren Gauza guztien zergatia izeneko liburuari buruz arituko dira oraingo saio honetan.
Hurrengo saioa: Ekainaren 14an, Carson McCullersen Kafe tristearen balada.
Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.
Liburu Baby Kluba online programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.
Saio honetan Monica Graciak Gabon, hontza! liburua irakurriko du. Pamiela eta Kalandraka agitaletxeei esker, Pat Hutchinsek idatzi eta ilustratutako liburuaz goza dezakegu.
Zeinu hizkuntzan ere ikusi ahal izango da, Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezek eskainia.
Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan eskaintzen da, eta bai bideoak, bai Zoom bidezko saioak eskaintzen dira. Mestiza elkartearen eskutik.
Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratuko dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.
Saio hau, Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.