Jarduera hauek familientzako berariaz prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak izango dira Urgull era ludikoan ezagutzeko. Parte hartzeko beharrezkoa izango da lekua erreserbatzea izena museoaren webgunean, leku kopurua mugatua izango baita. Erreserbak egiteko epea ekainaren 24an zabaluko da.
AEB. Brian Levant.
Informazio gehiago: Beethoven Txakurra Film Affinity webgunean.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
San Telmo Museoak Urgulleko Historiaren Etxean antolatutako jarduerak familiei zuzenduta, uztaileko eta abuztuko ostiraletan.
Jarduera hauek familientzako berariaz prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak dira Urgull era ludikoan ezagutzeko.
Adina: +5 urte
Uztailak 2: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Uztailak 9: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Uztailak 16: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Uztailak 23: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa Uztailak 30: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Abuztuak 6: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Abuztuak 13: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Abuztuak 27: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa*******************
Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea ekainaren 24an zabalduko da.
Ikusi hemen San Telmok museoan familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) elkartearen aldeko elkartasun kontzertua emango dute honako talde eta musikari hauek: Korrontzi, Olatz Salvador (akustikoa), Mconak (akustikoa), Esti eta Mikel Markez, Iker Lauroba eta Olaia Inziarte, Izaro, Aiora eta Piti (Zea Mays) eta Estitxu.
Aurkezle lanetan Itziar Ituño, Antton Telleria eta Julen Telleria arituko dira.
SMH boluntarioen elkarte bat da, eta 2015etik ari da Mediterraneoan bizi den krisi humanitarioari erantzuna emateko lan egiten. Bilduko den dirua Vialeko (Kios, Grezia) errefuxiatuen guneko eguneroko osasun arretari bideratuko zaio, halaber Aita Mari erreskate ontziaren hurrengo misioei.
Informazio gehiago: Itsas Salbamendu Humanitarioa.
Donaziorik egin nahi izanez gero, sakatu hemen.
San Telmo Museoak Urgulleko Historiaren Etxean antolatutako jarduerak familiei zuzenduta, uztaileko eta abuztuko ostiraletan.
Jarduera hauek 5 urtetik gorako haurrak dituzten familientzako berariaz prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak dira Urgull era ludikoan ezagutzeko.
Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea ekainaren 24an zabalduko da.
Ikusi hemen San Telmok museoan familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Euskal Wikipedia elikatzeko ekimenak oso egokiak dira unibertsitateko ikasleek zeharkako gaitasun zenbaitetan trebatzeko: komunikazioan, gizarte konpromisoan, baita informazioaren kudeaketa eta herritartasun digitalean ere. Azken batean, Wikipediako artikulu bat lantzean, idaztean eta editatzean, honako gaitasun hauek bereganatzen dituzte parte-hartzaileek:
-Erregistro espezializatuetan trebatzea -- Komunikazioa
-Interneteko baliabideak eta komunikazio digitala -- Informazioaren Kudeaketa eta Herritartasun Digitala
-Euskararen garapenean ekarpena egitearen kontzientzia sustatzea -- Gizarte konpromisoa
-Genero-ikuspegia zehar-lerrotzat hartzea -- Gizarte konpromisoa
Egitaraua
10:00 Ongi etorria eta ikastaroaren aurkezpena, UEU, EHKS, EWKE eta Tabakalera
10:05 - 11:30 Wikipedia eta euskararen garapen lexiko-diskurtsiboa: lau ainguratze
-Wikipedia, testu entziklopedikoen biltegia, Ines Garcia Azkoaga, UPV/EHUko irakasleta, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saila
-Erregistro akademikoen garapenerako eragile aktibo izateko zenbait oinarri, Igone Zabala Unzalu, UPV/EHUko irakaslea, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saila
-Gaitasun digitalak eta Interneteko baliabideak, Itziar Gonzalez-Dios, UPV/EHUko irakaslea, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saila
-Wikipedia elikatzeko manerak: gogoetak genero-ikuspegitik, Iratxe Retolaza Gutierrez, Emagin elkarteko kidea eta UEUko kidea
11:30 - 12:00 Atsedenaldia
12:00 - 14:00 Nabigazio-orriak: garapen lexiko-diskurtsiboa eta kontsulta-tresnak
Goizeko tailerrean Wikipediako artikulu bat editatzean kontuan hartu beharreko alderdi lexiko-diskurtsiboak bereganatzeko jarduera praktikoak egingo dira (kontsulta-tresnak erabiltzeko moduez zein bideez gogoeta egitearekin batera)
14:00 - 15:00 Bazkaltzeko tartea
15:00 - 17:00 Arratsaldeko lantegiak
-Wikipedia editatzen
-Wikipedian artikuluak osatzen hizkuntza-aholkulariaren laguntzarekin
*UEU Udako Euskal Unibertsitatearekin, EWKE Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin eta UPV/EHUren Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailarekin elkarlanean
*Izenemateak hemen