San Telmo Museoak Urgulleko Historiaren Etxean antolatutako jarduerak familiei zuzenduta, uztaileko eta abuztuko ostiraletan.
Jarduera hauek familientzako berariaz prestatutako mendiko ibilbide dinamizatuak dira Urgull era ludikoan ezagutzeko.
Adina: +5 urte
Uztailak 2: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Uztailak 9: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Uztailak 16: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Uztailak 23: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa Uztailak 30: Kanoiei su, kanoiak hobeto ezagutzeko ibilbide ludikoa Abuztuak 6: Urgulleko mamuak, ibilbide beldurgarria Abuztuak 13: Hizkiak dantza, mendian dauden inskripzio eta idazkien bila Abuztuak 27: Zer itxura du Urgullek? Beste era batera begiratzeko jolasa*******************
Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea ekainaren 24an zabalduko da.
Ikusi hemen San Telmok museoan familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Ahozko bat-bateko jardun kantatua, errimatua eta neurtua euskaraz.
Parte-hartzaileak: Ane Labaka, Miren Amuriza, Sebastian Lizaso eta Beñat Mujika. Gai-jartzailea: Iker Iriarte.
Edukiera mugatua.
Gidatzea, inoiz ez zen hain osasuntsua izan. Txoke-auto ekologiko horiekin, txikienek primeran pasatuko dute auto elektrikoak gogorarazten dizkigutelako, baina inolako kontsumorik gabe, mugitzeko indar bakarra gure hankena izango baita. Oso proposamen egokia familian tarte bikaina igarotzeko.
Edukiera mugatua.
Idoia Asurmendi Garciak (Aramaio, 2000ko azaroak 21) duela bi urte hasi zituen Musika-pedagogia ikasketak Musikenen, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian. Egun Donostian bizi da. Idoia betidanik bizi izan da abestiz inguratuta, eta txikitatik hasi zen etxeko instrumentuekin jolasean. Institutuan ezagutu zuen Maria Oses poeta, eta halaxe jaio ziren Idoiaren lehen konposizioak. 2020an, bere lehen diskoa, Ilun eta abar hau, jantziko zuen taldea sortu zuen.