Itsaspeko gorria hartuta, Medialaben murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
*Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Arene Bartzelonan bizi den futbolari nerabe bat da. Zoritxarrez, ama hil eta familia lur jota geratuko da eta Peiok, Areneren aitak, jaio zeneko herrira –Euskadira– itzultzea erabakiko du bizitza berri bati ekiteko. Erronka berriak izango ditu Arenek, aitonarekin bizitzera eta lagun berriak egitera ohitu beharko du, amaren galera gainditzen duen bitartean. Baina, batez ere, askoren aurreiritzien aurka jardun beharko da, herriko lehen nesken futbol-taldea sortu ahal izateko. Irabazi arte sailaren lehen kapitulua.
Boris Robic gizon arrunta da. Gau batean, ordea, norbait Borisi tiro egiten saiatuko da. Ikerketetan ez da ezer susmagarririk aurkituko. Ez etsairik ez susmagarririk. Dirudienez, inork ez luke inolaz ere Boris hil nahiko.
Poliziak ikerketa ixten duenean, bere kabuz ikertzen hasiko da Boris, eta susmagarriaren bila dagoela, ibilbide tragikomiko batean sartuko dela ikusiko dugu. Izan ere, konturatuko da uste baino askoz ere jende gehiagok gorroto diola, eta bere bizitzaz duen irudia ilusio bat besterik ez dela.
Azpititulu elektronikoak euskaraz
Zorigaitz deskribaezin baten ondorioz bizitzak suntsituta geratu eta urte batzuetara, bi guraso-bikotek modu pribatuan hitz egitea adostuko dute, aurrera egiten saiatzeko.
Azpititulu elektronikoak euskaraz
Lesyak pasio-hilketa bat gauzatu du eta zazpi urte Odesako emakume-zentzategi batean igarotzeko zigorra ezarri diote. Lehen umea erditu berri, soilik emakumez osatutako mundu batean sartu da: presoak, erizainak eta zaindariak, adin guztietako emakumeak, emazteak eta alargunak, alabak, ahizpak, arrebak, haurdunak eta seme-alabak dituzten emakumeak. Uniformearen koloreagatik ez balitz, batzuetan zaila izango litzateke bakoitza nor den zehaztea.
Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin