Agenda

  • Al
  • Ar
  • Az
  • Og
  • Or
  • Lr
  • Ig
  • 1
    • kRak (disko berriaren aurkezpena), Maite Larburu + Amua, Axut!
      Gazteszena (Egia K.E.)
    • Amua, Axut!
      Gazteszena (Egia K.E.)
    • Nomofobikak 'Hackerrak', Ttipia
      Kataluinia plaza (karpa)
  • 2
    • Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira
      San Telmo Museoa
    • Amua, Axut!
      Gazteszena (Egia K.E.)
    • Bete ingoiau, Zutani Teatroa
      Kataluinia plaza (karpa)
  • 3
    • Amua, Axut!
      Gazteszena (Egia K.E.)
    • Lakoste, Dxusturi Teatroa
      Kataluinia plaza (karpa)
    • El retrato cortesano: Doña Mariana de Austria de Carreño de Miranda; Mari Carmen Alonso Pimentel
      San Telmo Museoa
  • 4
    • Sugarren mende, Asisko Urmeneta
      Ikasbide Kultur Elkartea
    • Parketarrak Herreran
      San Luis Gonzaga plaza
    • Parketarrak Morlansen
      Leire plaza
  • 5
    • Parketarrak Loiolako Erriberetan
      Santiago plaza / Maria Zanbrano plaza
    • Parketarrak Egian
      Martin Santos plaza
    • Parketarrak Martutenen
      Martuteneko parkea, ikastola ondoan
  • 6
    • Iker Lauroba: Lau urtaroak
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Parketarrak Parte Zaharrean
      Zuloaga plaza
    • Parketarrak Antiguan
      Mikel Laboa plaza
  • 7
    • Parketarrak Amaran
      Araba parkea (euriarekin Sahatsaren plaza)
    • Parketarrak Amara Berrin
      Ferrerias plaza, Olaeta kalea
    • Parketarrak Loiolan
      Latsarien plaza
  • 8
    • Lakoste, Dxusturi Teatroa
      Etxarriene auzo-etxea (Elenategi, 2)
    • Me too, Ainhoa Aierbe & Tessa Andonegi
      Easo plaza (karpa)
    • Parketarrak Ibaetan
      Karlos Santamaria plaza
  • 9
    • Frankenstein, Didau antzerki konpainia
      AIETE K.E.
    • 3 Ene Kantak
      Kursaal
    • Artearen emozioa, Elixabet Perez Cazabon
      San Telmo Museoa
  • 10
    • Bete ingoiau, Zutani Teatroa
      Easo plaza (karpa)
  • 11
  • 12
  • 13
    • Parketarrak Parte Zaharrean
      Zuloaga plaza
    • Parketarrak Antiguan
      Mikel Laboa plaza
    • Parketarrak Altzan
      Kasares kultur etxe parean
  • 14
    • Zure txanda da (2018)
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
    • Parketarrak Amaran
      Araba parkea (euriarekin Sahatsaren plaza)
    • Parketarrak Amara Berrin
      Ferrerias plaza, Olaeta kalea
  • 15
    • Parketarrak Ibaetan
      Karlos Santamaria plaza
    • Parketarrak Bidebietan
      Bidebieta parkea (elizaren atzealdean)
    • Parketarrak Aieten
      Hiru Damatxo plaza
  • 16
    • Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira
      San Telmo Museoa
    • Maitasunaren itxiera; Miren Gaztañaga, Eneko Sagardoy, Pascal Rambert
      Antzoki Zaharra
    • Giza gorputzaren erdigunera bidaia, Spasmo Teatro
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
  • 17
    • Maitasunaren itxiera; Miren Gaztañaga, Eneko Sagardoy, Pascal Rambert
      Antzoki Zaharra
    • Leonardo Da Vinciri buruzko erakusketa
      Alderdieder
  • 18
    • Esnearen kolorekoa, Nell Leyshon
      Lugaritz K.E.
    • Parketarrak Herreran
      San Luis Gonzaga plaza
    • Parketarrak Morlansen
      Leire plaza
  • 19
    • Euskal Herriaren historia, jatorritik XVIII. mendera arte; Juan Mari Pérez
      San Telmo Museoa
    • Hitano ikastaroa
      Bagera elkartea
    • Leonardo Da Vinciri buruzko erakusketa
      Alderdieder
  • 20
    • K-baret musikala; Bigoterik Gabea antzerki taldea
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Amara Berri kantuz
      Ikasbide kultur elkartea
    • Auzoko egitasmoa
      Musika eskola
  • 21
    • Migratzaileak, bidean eta gure aldamenean
      Liburutegi Nagusia - San Jeronimo - Ekitaldi aretoa
    • Auzoko egitasmoa
      Bagera elkartea
    • Leonardo Da Vinciri buruzko erakusketa
      Alderdieder
  • 22
    • Loiola Apain: bisita gidatua
      Loiola K.E.
    • Bikografiak: Rakel Arenaza "Raitx" eta Andrea Astudillo
      Bageraren Youtube kanala
    • Physis Versus Nomos
      Bar Itsasoa (Bidebieta)
  • 23
    • Bizi-bizi zirkua, Kiki eta Koko
      Ernest Lluch K.E.
    • Gorputz korapiloak
      San Telmo Museoa
    • Emozioen magia, Eriz magoa
      Larrotxene K.E.
  • 24
    • Rafa Rueda & Euskeria abesbatza: Rueda
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Leonardo Da Vinciri buruzko erakusketa
      Alderdieder
    • "Herri hura" irakurketa dramatizatua
      Tabakalera
  • 25
    • Leonardo Da Vinciri buruzko erakusketa
      Alderdieder
    • Komiki aurkezpena: Tupust komikiaren "Zu" alea
      Koldo Mitxelena
    • Zutik
      Antiguo Berri zinemak
  • 26
    • XIX. eta XX. mendeak Euskal Herrian, María Sánchez
      San Telmo Museoa
    • Pertsonaia barregarriak sortzeko ilustrazio tailerra, Iosu Mitxelena
      Intxaurrondo K.E.
    • Hitano ikastaroa
      Bagera elkartea
  • 27
    • Le Journal d’une femme de chambre (1963)
      Tabakalera
    • Sugarren mende, Asisko Urmeneta
      Egia K.E.
    • Sofia Vokalensemble
      San Inazio eliza
  • 28
    • Zenbat kutsatzen du like batek? Mundu osorako internet jasangarrirantz
      San Telmo Museoa
    • Gau Beltza, Edurne Mitxeo
      Tomasene K.E.
    • Brianen bizitza, Zurriola antzerki eskola
      Gazteszena (Egia K.E.)
  • 29
    • Marquis (1989)
      Tabakalera
    • Mozorro eta Kalabaza tailerra
      Tomasene K.E.
    • Leonardo Da Vinciri buruzko erakusketa
      Alderdieder
  • 30
    • Artista liburua
      San Telmo Museoa
    • Horman erlojua duen etxea (The House With A Clock In Its Walls, 2018)
      Tomasene K.E.
    • Erroka
      Zumardi taberna (Bidebieta)
  • 31
    • Robinson Crusoe, Markeliñe
      Gazteszena (Egia K.E.)
    • Leonardo Da Vinciri buruzko erakusketa
      Alderdieder
    • Nazioarteko film laburren maratoia (32. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea)
      Victoria Eugenia Antzokia
Aurrekoa Irailak 25 Larunbata Hurrengoa
  • Al
  • Ar
  • Az
  • Og
  • Or
  • Lr
  • Ig
  • 1
    • Indartsuak, Circo Chosco
      Larrotxeneko plaza (Intxaurrondo Zaharra)
    • ZUbik
      Tabakalera
  • 2
    • Rio (2011)
      AIETE K.E.
  • 3
    • D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak
      Principe zinemak
    • Oltxiak
      Antiguo Berri zinemak
  • 4
    • Victoria eta lehen mundu bira
      San Telmo Museoa
    • Tatxers + TOC
      Dabadaba
    • Victoria eta lehen mundu bira
      San Telmo Museoa
  • 5
    • Elkano nabigatzailearen abizena eta armarria, Iñaki Garrido
      San Telmo Museoa
    • D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak
      Principe zinemak
    • Oltxiak
      Antiguo Berri zinemak
  • 6
    • Etxeko urak, Leire Bilbao
      Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
    • Liburu Baby Kluba online: Nire itsasoko lagunak
    • D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak
      Principe zinemak
  • 7
    • Poema likidoak, Nahia Zubeldia
      Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
    • D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak
      Principe zinemak
  • 8
    • ZUbik
      Tabakalera
    • D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak
      Principe zinemak
  • 9
    • D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak
      Principe zinemak
    • D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak
      Principe zinemak
  • 10
    • Mesede bat egitearren, Trapu Zaharra
      Harria parkea
    • Donostia Bertsotan
      Trinitate plaza
    • D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak
      Principe zinemak
  • 11
    • Irrien Lagunak 10 urte, Irrien Lagunak
      Plaza Gorria (Altzagaina)
    • Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira
      San Telmo Museoa
    • D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak
      Principe zinemak
  • 12
    • D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak
      Principe zinemak
    • Oltxiak
      Antiguo Berri zinemak
  • 13
  • 14
  • 15
    • ZUbik
      Tabakalera
  • 16
    • Bertsoaren Harria; Koldo Izagirre, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi
      Tomasene K.E.
  • 17
    • Oltxiak
      Antiguo Berri zinemak
  • 18
    • Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira
      San Telmo Museoa
    • BERAK BALEKI Film laburra
    • Elfkinak (Zinemaldia)
      Principe zinemak
  • 19
    • Bihurri, jauretxetik kale gorrira(Zinemaldia)
      Principe zinemak
    • Stardog & Turbocat (Zinemaldia)
      Principe zinemak
    • İki şafak arasında (Zinemaldia)
      Trueba zinemak
  • 20
    • Liburu Baby Kluba online: Hartza ehizatzera goaz
    • Le bruit des moteurs (Zinemaldia)
      Antiguo Berri zinemak
    • Mi iubita, mon amour (Zinemaldia)
      Antiguo Berri zinemak
  • 21
    • Itsaspeko gorria
      Tabakalera
    • Irabazi arte (Zinemaldia)
      Principe zinemak
    • Inventura (Zinemaldia)
      Trueba zinemak
  • 22
    • Poetika. Poesia irakurraldiak
      Koldo Mitxelena
    • ZUbik
      Tabakalera
    • Poetika. Poesia irakurraldiak
      Koldo Mitxelena
  • 23
    • Erlauntza (Zinemaldia)
      Principe zinemak
    • Marocco (Zinemaldia)
      Trueba zinemak
    • La traversée (Zinemaldia)
      Antiguo Berri zinemak
  • 24
    • Erlauntza (Zinemaldia)
      Trueba zinemak
    • Heltzear (Zinemaldia)
      Tabakalera
    • Ilargi guztiak (Zinemaldia)
      Principe zinemak
  • 25
    • Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira
      San Telmo Museoa
    • Heltzear (Zinemaldia)
      Tabakalera
    • Heltzear (Zinemaldia)
      Antiguo Berri zinemak
  • 26
    • Hamar urte on the road, Barry Manley
      Sagastieder plaza (karpa)
  • 27
    • Parketarrak Herreran
      San Luis Gonzaga plaza
    • Parketarrak Morlansen
      Leire plaza
    • Parketarrak Txomin-enean
      Andereñoak plaza
  • 28
    • Parketarrak Loiolako Erriberetan
      Santiago plaza / Maria Zanbrano plaza
    • Parketarrak Egian
      Martin Santos plaza
    • Parketarrak Martutenen
      Martuteneko parkea, ikastola ondoan
  • 29
    • VHS, Oier Guillan / Lazunak azkazaletan, Oihana Arana
      Egia K.E.
    • Parketarrak Parte Zaharrean
      Zuloaga plaza
    • Parketarrak Antiguan
      Mikel Laboa plaza
  • 30
    • kRak (disko berriaren aurkezpena), Maite Larburu + Amua, Axut!
      Gazteszena (Egia K.E.)
    • kRak, Maite Larburu
      Gazteszena (Egia K.E.)
    • "Gure fauna eta florari begira" liburuaren aurkezpena
      Koldo Mitxelena

Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira

Irailak 25 • 17:00 • San Telmo Museoa (Parte Zaharra) Euskaraz

Garai guztietako itsas abenturarik handienean ontziratuko gara, lehen mundu biran alegia. Askoren ahaleginari esker, ametsa egi bihurtu zelako. Haurren ulermenera egokitutako bisita honek emozioa, ilusioa eta irudimena piztuko ditu.

Adina: 6-12 urte

*******************

Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean

Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.

Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.

Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!

Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.

Gehiago irakurri

Heltzear (Zinemaldia)

Irailak 25 • 12:00 • Tabakalera (Egia) Zinema

Donostia, 2000. Euskal gatazka aktibo dago. Kanpoan duen anaiari gutun bat idazten dion bitartean, Sara, 15 urteko eskalatzailea, bere bizitzako maila-igoerarik gogorrenerako entrenatzen ari da.

 

Gehiago irakurri

Heltzear (Zinemaldia)

Irailak 25 • 16:45 • Antiguo Berri zinemak (Antiguo-Ibaeta) Zinema

Donostia, 2000. Euskal gatazka aktibo dago. Kanpoan duen anaiari gutun bat idazten dion bitartean, Sara, 15 urteko eskalatzailea, bere bizitzako maila-igoerarik gogorrenerako entrenatzen ari da.

 

Gehiago irakurri

Heltzear (Zinemaldia)

Irailak 25 • 22:45 • Trueba zinemak (Gros-Ulia) Zinema

Donostia, 2000. Euskal gatazka aktibo dago. Kanpoan duen anaiari gutun bat idazten dion bitartean, Sara, 15 urteko eskalatzailea, bere bizitzako maila-igoerarik gogorrenerako entrenatzen ari da.

 

Gehiago irakurri

Ilargi guztiak (Zinemaldia)

Irailak 25 • 16:00 • Principe zinemak (Parte Zaharra) Zinema

Azken karlistaldia amaitzear dela, baso sakonean bizi den emakume misteriotsu batek umezurztegi batetik erreskatatuko du neskato bat. Larriki zauriturik, hiltzen ari dela sentituko du neskatoak, eta emakumea aingeru bat dela pentsatuko du, bere bila etorri dela zerura eramateko. Laster jakingo du izaki bitxi horrek betiko bizitza eman diola baina, aldi berean, gaueko iluntasunean bizi beharko dutela biek, "betirako".

Kondizio berri horretan, mingarria egingo zaio denbora igaro baina haur-gorputz berarekin segitzea; alabaina, Cándido ezagutuko du, etxean alaba izango balitz bezala hartuko duen gizon xume bat, eta bere izaeraren aurkako borrokan eta lapurtu zioten bizitza berreskuratzeko ametsean lagunduko dio. Ilargi Guztiak. Todas las lunas fabula fantastikoa da, heriotzari beldurra izateaz eta hilezkortasunaz hausnartzen duena.

Gehiago irakurri

Bete ingoiau, Zutani Teatroa

Irailak 25 • 20:00 • Sagastieder plaza (karpa) (Intxaurrondo) Antzerkia eta Dantza

Obra honen sortzaile eta aktoreak Goiz Eder Iturain eta Esti Curiel dira. Elena Irureta da zuzendaria.

Gasolindegi batean lan egiten du, Petra-Leo, bikote protagonistak. Bertatik pertsonaia nazkagarri zein zoragarriak pasatzen dira eta makina bat sekretu gordetzen ditu gasolindegiak. Egunerokoa monotonia bihurtu da, honetatik ihes egin nahiko dute biek. Bitartean gutun sekretuak, ez-ohiko bisitak eta amesteko uneak nahastuko dira.

Harremanen inguruko hausnarketa eragin nahi dute, umore beltz eta absurdoa erabiliz.

2021eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programaren bigarren saria. 

Informazio gehiago: XXX Poltsiko Antzerkia

Librea aforoa bete arte
Gehiago irakurri

Nomofobikak 'Hackerrak', Ttipia

Irailak 25 • 12.30 • Sagastieder plaza (karpa) (Intxaurrondo) Antzerkia eta Dantza

Gure bizimodua egunetik egunera aldatuz doa: gure lana robotizatzen hasi dira, gure harremanak aldatzen doaz, etxeko entretinemendua gorantz doa eta GAFA (Google, Apple, Facebook eta Amazon) bezalako sare eta plataformek komertzio txikia ordezkatu dute. Iraultza baten hasieran gaude: laugarren Industria iraultza. Gizateriak inoiz bizi ez duen hori, abiada bizian dator orain.

Informazio gehiago: XXX Poltsiko Antzerkia eta Nomofobikak.

Librea aforoa bete arte
Gehiago irakurri

Lakoste, Dxusturi Teatroa

Irailak 25 • 19:00 • Igeldo Herri Eskola (Igeldo) Antzerkia eta Dantza

Gidoilari, zuzendari eta aktorea: Eneritz Artetxe

Lakoste antzezlana galdera ugariren gainean eraikitzen den proposamen eszenikoa da: Nola uztartu ama bakarra eta sortzaile izatea? Zergatik ez digu inork sekula menopausiaz ganoraz hitz egiten? Nola hezi nerabe bat? Ze jendarte mota ari gatzaizkie nerabeei transmititzen? Mundu distopiko honetan geratzen ote zaigu elkar zaintzarako eta maitasunerako tarterik?

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2021eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programaren lehen saria.

Informazio gehiago: XXX Poltsiko Antzerkia

Librea aforoa bete arte
Gehiago irakurri

Dragoiaren gidaria (Zinemaldia)

Irailak 25 • 17:00 • Principe zinemak (Parte Zaharra) Zinema

Dragoiek ikusten dutenean gizakiek bizilekua –haran bat– inbadituko dietela, Firedrake, zilarrezko dragoi gazte bat, eta Sorrel, haren lagunik onena, gauaren erdian itzuri eta sekretupean bilaketa handi batean murgilduko dira, 'Zeruko Ertza' aurkitu nahian, gainerako dragoiek elezahartzat hartzen duten toki mistiko hura.

Gehiago irakurri

La traversée (Zinemaldia)

Irailak 25 • 16:30 • Principe zinemak (Parte Zaharra) Zinema

Arpilatutako herri txiki bat, ihes egitera behartutako familia bat. Bi seme-alaba zaharrenak, Kyona eta Adriel, berehala aldenduko dituzte gurasoengandik eta bakarrik ekin beharko diote erbesterako bideari.

Haurtzarotik nerabezarora eramango dituen bidaia heroiko batean murgilduko dira, babeslekuaren, bakearen eta familia aurkitzeko itxaropenaren bila. Gerrak eta migratzaileen aurkako jazarpenak urratutako kontinente bat zeharkatuko dute neba-arreba ausartek, berebiziko erronkak gaindituz.

Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin

Gehiago irakurri

Razzhimaya Kulaki (Zinemaldia)

Irailak 25 • 18:45 • Principe zinemak (Parte Zaharra) Zinema

Ipar Osetiako mendietan, harkaitz malkartsuen artean, Mizur meatze-herri txikia dago. Jazoera dramatiko batzuen ondorioz, Zaur horra joan zen bizitzera seme-alaba Ada, Akim eta Dakkorekin. Zaur aita zorrotza da, diziplina da beretzat garratzitsuena, eta ez da gai zaintza eta gehiegizko babesa bereizteko. Seme nagusiak, Akimek, jada ihes egin zuen aitarengandik Rostovera −Mizurretik gertueneko hirira− lan egitera joan zenean.

Akimen anaia gazteak, Dakkok, oraindik ez du erabaki zer nahi duen egin bizitzan, eta arreba, Ada, aktiboki ari da ihesaldia prestatzen. Jada emakumea bada ere, aitak ume gisa tratatzen jarraitzen du. Ada laster konturatuko da oso zaila izango zaiola aitarengandik ihes egin eta bizitza berri bat hastea. Akim itzultzean, argitara aterako dira familia-traumak, oraindik sendatzeke daudenak, sekula ez baitute horiei buruz hitz egin.

Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin

Gehiago irakurri

Délicieux (Zinemaldia)

Irailak 25 • 21:00 • Antiguo Berri zinemak (Antiguo-Ibaeta) Zinema

Frantzia, XVIII. mendea. Frantziako Iraultzaren hasieran, nobleziako leinu baten ospea duen mahaiaren kalitatearen araberakoa da batik bat. Chamforteko Dukeak Manceron kaleratzen duenean, sukaldari talentudunak janaria prestatzeko zaletasuna galdu eta landetxera itzultzea erabakiko du. Han ezagutuko duen Louise misteriotsuak sukaldaritzarekiko pasioa itzuli eta Frantziako lehen jatetxea irekitzen lagunduko dio.

Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin

Gehiago irakurri