SAIOAK
√ Hika praktikatzera bideratuko dira saioak, lehen egunetik.
√ Binakako hika-elkarrizketatxoak izango dira saioen ardatz.
√ Eguneroko harremanetan erabiltzen diren aditz-formetara joko dugu, batik bat.
√ Hika bere osotasunean landuko dugu: noka (neskari), eta, toka (mutilari).
√ Hitano batuko aditz-formetara joko dugu, batez ere, baina Beterriko adizkerak ere txertatuz, komeni den neurrian.
Literatur solasaldia Xamar idazlearen Etxera bidean liburuaren inguruan.
Idazle eta liburuaren inguruko informazio gehiago txosten honetan irakur daiteke.
Dinamizatzailea: Iñigo Aranbarri
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan
Solasaldia presentziala izango da eta online jarraitzeko aukera egongo da. Horretarako, izena eman behar da hona idatziz: alderdiederliburutegia@donostia.eus
6 - 12 urte bitartean bazaude har ezazu parte Nire animalia fantastikoa lehiaketan!
Asma ezazu Harry Potterren munduko zure animalia fantastikoa eta ondoren sartu zure marrazkia Donostiako Udal Liburutegi Sareko liburutegietako Newt Scammader-en maletan. Martutene, Eskura, Cristina Enea, Musika eta Dantza Eskola eta San Telmo Museoan ezik.
Marrazteko inprimakia hemen deskargatu edo Donostiako Udal Liburutegi Sareko liburutegietan jaso. Ordutegiak eta kokapenak hemen
Parte-hartzaileen artean, hiru opari magiko banatuko dira azaroaren 20an, 12:30etan Udal Liburutegi Nagusiko, San Jerónimo Aretoan.
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.
Aranzadik antolatutako jardunaldi hauetan, aurten 42. edizioa dutenak, adituek Euskal Herriko etnografiarekin lotutako gaietan sakontzen dute.
Edizio honetan 4 hitzaldi izango dira:
(GAUR) Reliquias y relicarios en Euskal Herria. Fermín Leizaola.
Ekitaldi aretoa.
Jaitsi jardunaldien eskuorria (.PDF)
Zuzenean jarraitu jardunaldi hau gure Youtubeko kanalean.
Haurrek irakurtzeko aukera izango dute, baita ipuinak, asmakizunak eta beste kontu batzuk entzuteko ere. Hori guztia giro goxoan Lur Korta taldearen eskutik.
Adina: 6-8
Izen-ematea: 943 35 75 16 tomaseneliburutegia@donostia.eus
Cyan Eyed(2021). Ryan Grobins
Kanada-Australia / Canadá-Australia
9 min
Los días que(nunca) fueron(2021). Kevin Iglesias, Pedro Rivero
Espainia / España. 11 min
The Expected(2020). Carolina Sandvik
Suedia / Suecia. 14 min
Little Miss Fate(2020). Joder von Rotz
Suitza / Suiza. 8 min
Mum’s Sweater(2020). Mauriziana Gualdrini.
Yi-chen Hsiao, James Mann,
Ugo Offner, Anand K. Varma
Frantzia / Francia. 7 min
Ronde de nuit(2021). Julien Regnard
Frantzia-Belgika / Francia-Bélgica
12 min
Swallow the Universe(2021). Nieto. Frantzia / Francia
12 min
Them(2021). Sunitha Sangaré
Suitza / Suiza. 11 min
Suitza. Zuzendaritza: Sunitha Sangaré. Ekoizpena: Nicolas Burlet, Zoltan Horvath / Nadasdy Film. Koprodukzioa: Lucerne University of Applied Sciences and Arts. Gidoia: Sunitha Sangaré. Animazioa: Sunitha Sangaré, Eléonore Künstner, Müller Camille, Yaeka Tabara. Musika: Sebastian Androne-Nakanishi. Muntaketa: Sunitha Sangaré. Iraupena: 11 min.
Eugene eta bere alaba Lavey leku batetik bestera dabiltza. Eugenek alaba maite du, baina arazo bat du haren metamorfosi progresiboarekin. Gau batean, forma bitxiak hurbiltzen zaizkie. Izuak hartuta, Eugenek tiro egiten dio jazartzen ari zaion bati.
Frantzia. Zuzendaritza: Nieto. Ekoizpena: Nicolas Schmerkin / Autour de Minuit. Gidoia: Daïchi Mori. Animazioa: Studio Schmuby-Borderline, ADV Studios. Musika: Marco Suárez-Cifuentes. Iraupena: 12 min.
HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Mantxuriako oihanaren sakonean galdutako haur baten hotsandiko saga melodramatikoa. Haren bat-bateko presentziak erabateko anarkia egoera sortzen du faunaren mundu primitiboan, ordura arte ezin hobeto antolatuta zegoen horretan.
Frantzia-Belgika. Zuzendaritza: Julien Regnard. Ekoizpena: Nicolas Schmerkin, Valentin Grégoire / Autour de Minuit, Squarefish. Gidoia: Julien Regnard. Animazioa: Julien Regnard, Lison Sabiols, Eloïse Rauzier, Lucie Marchais, Jeanne Griseri. Musika: Ali Helnwein. Iraupena: 12 min.
Bikote batek korrika alde egiten du festa glamuroso batetik. Etxerako bidean, bien arteko sesio baten ondoren auto-istripu izugarri bat izango dute. Georgek konortea galdu eta gero bere senera etortzen denean, ordurako desagertu egin da Christina. Hor hasiko da haien benetako jaitsiera infernuetara.
Frantzia. Zuzendaritza: Anand K. Varma, Yi-chen Hsiao, Mauriziana Gualdrini, Ugo Offner, James Mann. Ekoizpena: Gobelins, lécole de limage. Gidoia: Anand K. Varma, Yi-chen Hsiao, Mauriziana Gualdrini, Ugo Offner, James Mann. Animazioa: Mauriziana Gualdrini, Ugo Offner, James Mann. Musika: Thomas Pironneau, Basile Renard. Muntaketa: James Mann. Iraupena: 7 min.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Ama hil ondoren, Kimek kontsolamendua aurkituko du amaren jertse zaharra janzten. Hala ere, jertsea azkura ematen hasi zaio, baita min egiten ere; kendu ezinik dabil, ordea.
Suitza. Zuzendaritza: Joder von Rotz. Ekoizpena: Fela Bellotto, Lukas Pulver / YK Animation Studio. Gidoia: Joder von Rotz. Animazioa: Fela Bellotto, Aira Joana, Martine Ulmer, Lorenz Wunderle, Kerstin Zemp, Lukas Pulver, Joder von Rotz. Musika: Philipp Schlotter. Iraupena: 8 min.
Little Miss Fate halabeharrak gidatutako mundu batean bizi da. Aukera sortzen denean, munduko liderraren paperean sartzen da. Nahigabe, munstro bat sortzen du, irrika biziz zurrupatu nahi duena munduko maitasun guztia.
Suedia. Zuzendaritza: Carolina Sandvik. Ekoizpena: Carolina Sandvik. Gidoia: Carolina Sandvik. Animazioa: Carolina Sandvik. Musika: Markus Samnell. Iraupena: 14 min.
Aita izango den batek amesgaizto aztoratu batean amaitzen du abortu baten ondoren, izaki arrotz bat, antza, amaren odolean hazten ari denean.
Espainia. Zuzendaritza: Kevin Iglesias, Pedro Rivero. Ekoizpena: Pedro Rivero, Kevin Iglesias, David Pedrosa, Diego Urruchi / Abrakam Studio, Media Attack, ECPV. Gidoia: Pedro Rivero, Kevin Iglesias. Argazkia: Natalia de Dios. Animazioa: Tomo Estudio. Musika: Nerea Alberdi. Muntaketa: Natalia de Dios. Iraupena: 11 min.
HIZKUNTZA: gaztelania / AZPITITULUAK: euskara
Hiru pertsonaia beren bizitzako momenturik onena bizitzeko zorian daude... fenomeno arraro bat agertzen den arte.
Kanada-Australia. Zuzendaritza: Ryan Grobins. Ekoizpena: Ryan Grobins, Hugh Behroozy, Jasmin Watkins, Melissa Olsen. Gidoia: Ryan Grobins. Musika: Nicole Brady. Iraupena: 9 min.
Urteak eta urteak bilaketa lanean aritu ondoren, Grunt automatak lortu du azkenean sari-ehiztaria harrapatzea, Corliss Vail kapitain pirata alegia, eta ondo daki zein den bere helburua: Nessa Baelin, naturaz gaindiko botereak dituen neska, sari-ehiztariaren aire-ontzian bere sorginkeriatik erreskatatzea, eta haren aitarengana berriro eramatea.
Cyan Eyed (2021). Ryan Grobins. Kanada-Australia. 9
Los días que (nunca) fueron (2021). Kevin Iglesias, Pedro Rivero. Espainia. 11 min
The Expected (2020). Carolina Sandvik. Suedia. 14 min
Little Miss Fate (2020). Joder von Rotz. Suitza. 8 min
Mum's Sweater (2020). Mauriziana Gualdrini. Yi-chen Hsiao, James Mann, Ugo Offner, Anand K. Varma. Frantzia. 7 min
Ronde de nuit (2021). Julien Regnard. Frantzia-Belgika. 12 min
Swallow the Universe (2021). Nieto. Frantzia. 12 min
Them (2021). Sunitha Sangaré. Suitza. 11 min
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.