Tailer honetako gaia aztarnak izango dira. Museoaren hilarrien bilduman aztarna kontzeptua landuko dugu, positibo eta negatibo, molde eta kopiak landuz. Manu Muniategiandikoetxea artistak gure sormen prozesuan lagunduko digu. Artista batekin aritzeko aukera paregabea.
Adina: 6-12 urte
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean
*******************
Museoko bazkideentzako jarduera esklusiboa eta doakoa. Erreserbetarako epea irailaren amaieran zabalduko dugu (posta elektronikoz jakinaraziko dugu).
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
6 - 12 urte bitartean bazaude har ezazu parte Nire animalia fantastikoa lehiaketan!
Asma ezazu Harry Potterren munduko zure animalia fantastikoa eta ondoren sartu zure marrazkia Donostiako Udal Liburutegi Sareko liburutegietako Newt Scammader-en maletan. Martutene, Eskura, Cristina Enea, Musika eta Dantza Eskola eta San Telmo Museoan ezik.
Marrazteko inprimakia hemen deskargatu edo Donostiako Udal Liburutegi Sareko liburutegietan jaso. Ordutegiak eta kokapenak hemen
Parte-hartzaileen artean, hiru opari magiko banatuko dira azaroaren 20an, 12:30etan Udal Liburutegi Nagusiko, San Jerónimo Aretoan.
Lau ipuin kontaketa saio berezi eskainiko dira, teknika eta baliabide ezberdinak erabiliz.
Zazpigarren edizio hau, ohi bezala, Galtzagorri eta Haur Liburutegi Nagusiaren elkarlanaren ondorioz garatuko da.
11:00 Saroa Bikandi. Tok tok OoooooooHHHH! 2-4 urte.BETETA
Izena emateko
BETETA
17:00. Pello Añorga eta Jokin Mitxelena. Marripuinak. Ipuin kontaketa ilustratua. 7-12 urte.Izena emateko hemen
18:00. May Gorostiaga. Nire munduan. 15 urtetik aurrera eta helduak. Izena emateko hemen
Dohainik. Izena eman behar da. Informazio gehiago haurliburutegia@donostia.eus
Tabakaleran ahots ugari elkartzen dira, istorio asko entzuten dira eta pertsona asko eta asko gurutzatzen dira. Bi zine-areto daude, erakusketak, artista egoiliarrak, liburutegia edota eskola. Pentsatzeko eta eztabaidatzeko guneak aktibatzen dira, ikastaroak eta lantegiak egiten dira, musika jotzen da. Tabakalera ezagutuk aniztasun horretara hurbiltzeko proposamena egiten du, bi ibilbide gidaturen bidez, kultura zentroaren bazter eta proposamenak ezagut ditzazun.
Larunbat goizean etortzeko gonbita egiten dizugu, ibilbide orokorra egin eta hurbiletik ezagutzeko bizilagunen elkarte hau osatzen duten guneak, programazioak eta lagunak.
Ipuin kontalarien VII. maratoiaren barruan, helduentzako izango da azken saioa.
May Gorostiagak Nire munduan ipuina kontatuko du.
"Atsegin dut neure irudia ikustea niri begira daudenen begi
besteen barruan ni txiki bat dagoela
Barne
mundua ote?"
Adina: +15
Izen-ematea beharrezkoa da hemen
Haurrentzako tailerra Haurtxokoa.
Aurpegiko atalak kontutan hartuz aurpegrafia bat sortuko dugu. Gozatu!
Adina: 5-11 urte
Oharra: Izen-ematea beharrezkoa da azaroaren 5tik aurrera: haurtxokoa_gros@donostia.eus.
Nola handitu euskaltzaleon eragina Donostian?
Gizartea abiadura bizian aldatzen ari den garai hauetan, aldaketa horien eragina egunero sumatzen dute Donostiako euskaltzaleek. Harremanetarako modua, lan esparrua, kontsumo-ohiturak, kultur eraginak eta haien bizimoduaren beste hainbat arlotan molde berriak azaltzen eta hedatzen sentitzen dituzte. Donostia bera ere eraldatzen ari da aurreko guztiei lotuta. Hizkuntzari dagokionez, zer esanik ez. Euskararen biziberritzearen aldeko ekimenean ziklo aldaketa bizi dutenaren zantzuak ikus ditzakete han eta hemen. Testuinguru aldakor honek, berebiziko erronkak ezartzen baitizkie.
Donostiako Euskaltzaleen Topaketak hurrengo urteetan duten egiteko komunak elkarrekin aztertu eta jorratzeko gunea dira. Zehazki honako helburu hauei begira antolatu dituzte aurtengo topaketak:
1. Donostiako euskaltzaleak elkarrekin topatu eta ikuspegiak trukatzeko gunea eskaintzea.
2. Euskararen alde lanean diharduten Donostiar euskaltzaleak ezagutzea eta kokatzea.
3. Hurrengo urteetan Donostian euskaltzaleok ditugun beharrak eta erronka komunak identifikatzeko hausnarketa eragitea.
Egitaraua:
9:45 - 10:00 Aurkezpena eta irakurketa.
10:00 - 10:30 Euskaltzaleon maparen osatzea.
10:30 - 11:00 Loturak eta sareak identifikatzea.
11:00 - 11:30 Atsedena.
11:30 - 12:00 Non eragin behar dugu?
12:00 - 12:30 Beharrak eta erronka komunen inguruko hausnarketa.
12:30 - 13:00 Itxiera eta maparen aurkezpena.
Lauki Makala instalazio artistiko bat da. Hitza da bere mamia, formatu ezberdinetan, proiekzio animatu gisa landuko dena. Irudia, soinua eta espazioa dira elementu nagusiak, hirurak aldagarriak, bisitariaren jokaeraren arabera, elkar-eragineko murgilketa esperientzia bat eskaintzen dutenak.
Lauki Makala Ainhoa Juaristi eta Martina Illarreguiren proiektua da eta Donostiako Udalaren Gazteria Sailak bultzatutako MartxUp! Sorkuntza programaren babesa jaso du.
Gaia: "Euskara eta biok"
Idatzi euskararekiko zure desio, bizipen, harremanak... orrialde edo postal batean.
Idatzi helbide honetara: antigua@aek.eus
Bidaltzeko azken eguna: azaroak 30
Sariak:
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.