Agenda

  • Al
  • Ar
  • Az
  • Og
  • Or
  • Lr
  • Ig
  • 1
  • 2
    • Lagunekin kantari, Amara Berri Kantuz
      Ernest Lluch K.E.
  • 3
  • 4
    • Piztu! Emakumeon Energia, Eidabe
      Larratxo K.E.
    • Ballerina (2016)
      AIETE K.E.
    • Harrizko hitzak
      San Telmo Museoa
  • 5
    • Perez sagutxoa; GLU GLU
      Antzoki Zaharra
  • 6
  • 7
  • 8
    • Le Charme discret de la bourgeoisie (1972)
      Tabakalera
  • 9
  • 10
    • Tenpora, Berriro asma nazazu
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
  • 11
    • Nekatutak, Antton Telleria
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
    • Galtzagorriak, Txotxongilo taldea
      AIETE K.E.
    • Haurrentzako zinema
      San Telmo Museoa
  • 12
  • 13
    • Amek ez dute, Katixa Agirre
      Lugaritz K.E.
  • 14
    • Hitano ikastaroa
      Bagera elkartea
  • 15
    • Le Fantôme de la liberté (1974)
      Tabakalera
    • Deandaostekoak, Uxue Alberdi
      Egia K.E.
  • 16
    • Petti: Manipulazio estrategiak
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Kottauak; Txalo produkzioak
      Antzoki Zaharra
    • Jantzari (2021)
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
  • 17
    • Kottauak; Txalo produkzioak
      Antzoki Zaharra
  • 18
    • Kottauak; Txalo produkzioak
      Antzoki Zaharra
    • Elurrezko panpina, Txotxongillo Taldea
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
    • Baginen bagara
      San Telmo Museoa
  • 19
    • Kottauak; Txalo produkzioak
      Antzoki Zaharra
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
    • Rio (2011)
      AIETE K.E.
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
    • Mari eta gaileta fabrika, Eidabe
      Ernest Lluch K.E.
  • 28
    • Tartalo gaztaren sekretua, Logela multimedia
      Gazteszena (Egia K.E.)
  • 29
    • Jon Maia: Kantu bat gara emanaldi berezia
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Butterfly Effect, Astrolabium Teatroa
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
  • 30
    • Zikoinak (Storks, 2016)
      AIETE K.E.
    • Easo Gazte Abesbatza & Easo Eskolania: ZU HAITZ EZ ( ÁR BO LA RÉ)
      Victoria Eugenia Antzokia
  • 31
Aurrekoa Azaroak 20 Larunbata Hurrengoa
  • Al
  • Ar
  • Az
  • Og
  • Or
  • Lr
  • Ig
  • 1
    • Leonardo Da Vinciri buruzko erakusketa
      Alderdieder
    • Censor
      Antzoki Zaharra
    • CENSOR (2021)
      Antzoki Zaharra
  • 2
    • Hitano ikastaroa
      Bagera elkartea
    • Etxera bidean, Xamar
      Liburutegi Nagusia - San Jeronimo - Ekitaldi aretoa
    • Harry Potter. Nire animalia fantastikoa Ilustrazio Lehiaketa
  • 3
    • Harry Potter. Nire animalia fantastikoa Ilustrazio Lehiaketa
    • Leonardo Da Vinciri buruzko erakusketa
      Alderdieder
    • 42. Etnografia Jardunaldiak
      San Telmo Museoa
  • 4
    • Harry Potter. Nire animalia fantastikoa Ilustrazio Lehiaketa
    • Leonardo Da Vinciri buruzko erakusketa
      Alderdieder
    • 42. Etnografia Jardunaldiak
      San Telmo Museoa
  • 5
    • Harry Potter. Nire animalia fantastikoa Ilustrazio Lehiaketa
    • Leonardo Da Vinciri buruzko erakusketa
      Alderdieder
    • 42. Etnografia Jardunaldiak
      San Telmo Museoa
  • 6
    • Sonakay: Sonakay eta lagunak
      Victoria Eugenia Antzokia
    • Soinuak
      San Telmo Museoa
    • Iheskide + The Lio
      Doka
  • 7
    • Harry Potter. Nire animalia fantastikoa Ilustrazio Lehiaketa
    • Leonardo Da Vinciri buruzko erakusketa
      Alderdieder
  • 8
    • Familiako lexikoa, Natalia Ginzburg
      Lugaritz K.E.
    • Harry Potter. Nire animalia fantastikoa Ilustrazio Lehiaketa
    • Leonardo Da Vinciri buruzko erakusketa
      Alderdieder
  • 9
    • Hitano ikastaroa
      Bagera elkartea
    • Harry Potter. Nire animalia fantastikoa Ilustrazio Lehiaketa
    • Leonardo Da Vinciri buruzko erakusketa
      Alderdieder
  • 10
    • Belle de Jour (1966)
      Tabakalera
    • Belle de Jour (1966)
      Tabakalera
    • "Kandelikara - Buñueli buruzko film baterako apunteak" liburuaren aurkezpena
      Tabakalera
  • 11
    • Zorionak Marimotots, Porrotx eta Marimotots
      AIETE K.E.
    • Harry Potter. Nire animalia fantastikoa Ilustrazio Lehiaketa
    • Leonardo Da Vinciri buruzko erakusketa
      Alderdieder
  • 12
    • Harry Potter. Nire animalia fantastikoa Ilustrazio Lehiaketa
  • 13
    • Hilarriak, Manu Muniategiandikoetxea
      San Telmo Museoa
    • Harry Potter. Nire animalia fantastikoa Ilustrazio Lehiaketa
    • Ipuin kontalarien VII. Maratoia
      Liburutegi Nagusia - San Jeronimo - Ekitaldi aretoa
  • 14
  • 15
    • Gogoan dut, irakurketa musikatua: Aritz Galarraga & Ibonrg
      Liburutegi Nagusia - San Jeronimo - Ekitaldi aretoa
  • 16
    • Hitano ikastaroa
      Bagera elkartea
    • Zeu irakurle, gu kontalari
      Casares K.E.
  • 17
    • La Voie Lactée (1969)
      Tabakalera
  • 18
  • 19
    • Haxan, sorginkeria denboran zehar (Häxan, 1922)
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
  • 20
    • Joseba Irazoki & Lagunak + Rumbling Lips
      Intxaurrondo K.E.
    • Zuhaitzak landatzen zituen gizona, Gorakada
      Gazteszena (Egia K.E.)
    • Piraten istorio bat, Erre produkzioak
      AIETE K.E.
  • 21
  • 22
  • 23
    • Hitano ikastaroa
      Bagera elkartea
    • Zeu irakurle, gu kontalari
      Casares K.E.
    • Literatur filmen gaua, Itxaro Borda & Nagore Legarreta & Xabier Montoia
      Ernest Lluch K.E.
  • 24
    • 39 idazle nafar, Fertxu Izquierdo
      Egia K.E.
  • 25
    • Lubaki lainotsua; ATX Teatroa
      Antzoki Zaharra
  • 26
    • Lubaki lainotsua; ATX Teatroa
      Antzoki Zaharra
    • Donostia Bertsotan
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
    • "Adiorik gabe" Mikel Zabalzaren omenaldia
      Larratxo K.E.
  • 27
    • Hitzak txorabiatzen, Pantzart
      Ernest Lluch K.E.
    • Narcis@, Borobil Teatroa
      Larratxo K.E.
    • Altsasu, La dramática errante
      Gazteszena (Egia K.E.)
  • 28
    • Kopaz kopa, Ados Teatroa
      Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
    • Altsasu, La dramática errante
      Gazteszena (Egia K.E.)
    • Ilargi guztiak (2020)
  • 29
    • Dendaostekoak, Uxue Alberdi
      Ikasbide Kultur Elkartea
  • 30
    • Hitano ikastaroa
      Bagera elkartea
    • Zeu irakurle, gu kontalari
      Casares K.E.

Joseba Irazoki & Lagunak + Rumbling Lips

Azaroak 20 • 21:00 • Intxaurrondo K.E. (Intxaurrondo) Musika

Joseba Irazokik III disko berria aurkeztuko digu bere Lagunak taldearekin. Formazio honekin egiten duen hirugarren lana izango da eta musikalki aurreko bi diskoen jarraipena da, rock ikutua duten kantuak esperimentazioarekin nahastuta oso modu pertsonalean.

Diskoko doinu guztiak eta hitz gehienak Irazokirenak dira. Grabazioa Berako Atala estudioetan eta Tarnoseko Shorebreaker estudioetan burutu da Johannes Buff ekoizlea gidari izan dutelarik. Beti zirragarriak diren bandaren zuzenekoak bereziki zaindutako bisualek lagunduta izango dira oraingo honetan.

Rumbling Lips Donostian aski ezagunak diren rock bikote batek osatzen du eta euren abestiak labankadatzat hartzen dira duten gordintasun eta sutasunagatik. Delta bluesaren, psikodeliaren eta 60- 70eko rock taldeen eraginpean, bikotearen soinua malkartsua eta gupidagabea da. Soinu zikineko gitarra bat eta hitz basatiak ahots urratzaile batean (Aymar Nieto) erritmo primitiboko bateria batekin uztartuak (Andoni Etxebeste). Bien eszenaratzea pasionala eta leherkorra da.

Erosketa Kutxan aktibatuta
Gehiago irakurri

Zuhaitzak landatzen zituen gizona, Gorakada

Azaroak 20 • 17:30 • Gazteszena (Egia K.E.) (Egia) Antzerkia eta Dantza

Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala... Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta.

Informazio gehiago: Gorakada

* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.

 
Erosketa Kutxan aktibatuta
Gehiago irakurri

Piraten istorio bat, Erre produkzioak

Azaroak 20 • 17:00 • AIETE K.E. (Aiete) Euskaraz

Jeff-ek bere lagun Charlie arrantza egitera eraman du portura. Izan ere, Jeff oso trebea da arrantzan eta kainabera botatzen duen bakoitzean zerbait harrapatzen du. Charlie-k, aldiz, orduak pasatzen ditu eta bere saskiak hutsik jarraitzen du. Baina itsasoak behera egitean, Charlie ohartzen da badagoela areetan erdi lurperatuta kutxa bat. Ireki eta mapa bat eta bidaia-eguneroko bat aurkitzen dituzte.

Egunerokoa irakurtzen hasi eta abentura ikaragarrian murgilduko dira, piraten istorio batean. Ikusle txikienek itsaso zakarraren hondamendiak, gauaren magia eta adiskidetasunaren ahala topatuko dituzte. Piraten istorio bat keinu bidezko ikuskizun bat da, arina, dibertigarria eta familian gozatzekoa.

Oharra: Haurren ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako dagokion kultur etxeko e-posta orokorrera bidali beharko da eskaera: aietekulturetxea@donostia.eus

Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.

Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.

 

Gonbidapenarekin
Gehiago irakurri

Arte ukitu bat

Azaroak 20 • 17:00 • San Telmo Museoa (Parte Zaharra) Euskaraz

Normalean kontrakoa uste badugu ere, artelan bat zentzumen guztietara irekita dago eta esperientzia artistikoa ez da ekintza bisuala soilik. Familientzako tailer honetan zentzumenekin esperimentatuko dugu, eta arreta berezia eskainiko diegu testurei eta ukimenari. Ibilbidean zehar erliebezko erreprodukzioak eta bestelako elementuak erabiliko ditugu, museoa beste era batean atzemanez.

Adina: 6-12 urte

Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko.

Sarrerak salgai egongo dira urriaren 1etik aurrera 5€-an familia bakoitzeko.
Museoko bazkideentzat salmenta egun batzuk lehenago irekiko dugu (posta elektronikoz jakinaraziko dugu) eta sarrerak 4.5 euroan izango dituzte.

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatutako jarduera.

 

Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!

Gehiago irakurri

Irakurketa kluba

Azaroak 20 • 11:00 • Liburutegi Nagusia - San Jeronimo - Ekitaldi aretoa (Parte Zaharra) Literatura

Irakurketa sustatzeko kluba. 8-10 urteko haurrentzat. Saio hauetan, Mari Garciaren eskutik, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Larunbatetan, data hauetan:

Azaroak 20. Saio berezia Marrazki hizki biziak (Liburutegi Nagusian, San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan). Ilustrazioa landuko da. Mari Garciaz gain, Maite Caballero ilustratzailea ere egongo da, eta zuzeneko marrazkiak egingo ditu. Saio honetara helduak ere ongi etorriak dira. Abenduak 11 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea) Urtarrilak 8 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea). Otsailak 12 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea).
Martxoak 12 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea). Apirilak 2 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea).


Dohainik. Izena eman behar da. Horretarako, mail honetara idatzi: DK_liburuka@donostia.eus 

Gehiago irakurri

Irrati ipuin tailerra

Azaroak 20 • 10:00/12:00 • Casares K.E. (Altza-Larratxo) Literaktum

Soinua eta literatura batzen dituen tailerra, audio-ipuin bat sortzeko helburuarekin. Irrati-gidoira egokitutako ipuin bat interpretatu ahal izango da, soinu-efektuak sortuz, eta, grabatu ondoren, ipuinaren soinu-pieza bat editatuko da.

Adina: 7-12 urte

1. txanda 10:00/ 2. txanda 12:00

Izena emateko aukera Casares Kultur Etxean. Bi bide daude horretarako: bata, telefonoz (943.351.149); bestea, posta elektronikoz (casareskulturetxea@donostia.eus).

Gehiago irakurri

Skratx, Ameztu Produkzioak

Azaroak 20 • 17:30 • Larrotxene K.E. (Intxaurrondo) Euskaraz

Skratx super-heroiaren istorioa kontatuko digu, bere bizitza betiko aldatuko duen misio batekin. Esku artean duen arazoa gainditzen edo kapa betiko zintzilikatzen den puntuan aurkitzen da. Egia esan, ez da oso azkarra, eta, aurrera egiteko, publikoaren laguntza beharko da. Lortuko ote du Skratx bere gaineko mehatxutik mundua askatzea?

 Adina: +5

Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako larrotxenekulturetxea@donostia.eus helbidera bidali beharko da eskaera.

- Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.

- Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.

- Pandemiaren egoeraren aldaketarekin bat ikuskizunetara sartzeko neurriak egokitu dira.

- Gomendatzen dugu garaiz iristea, eserlekuetara ahalik eta erosoen iristeko. Ilaran itxaroten den bitartean ezarritako distantzia soziala mantendu beharko da.

- Plazak eserita eta mugatuak aforoa bete arte.

Era berean informazioa Donostia Kulturako webaren bidez eguneratuko dela kontuan hartzeko eskatzen dizugu.

Gonbidapenarekin
Gehiago irakurri