AEF. Zuzendaritza: Volker Schlöndorff, Margarethe von Trotta. Ekoizpena: Eberhard Junkersdorf / Bioskop-Film, Paramount-Orion Filmproduction, WDR. Gidoia: Volker Schlöndorff eta Margarethe von Trotta, Heinrich Böll-en eleberrian oinarriturik. Argazkia: Jost Vacano. Musika: Hans Werner Henze. Muntaketa: Peter Przygodda. Aktoreak: Angela Winkler, Mario Adorf, Dieter Laser, Jürgen Prochnow, Heinz Bennent.
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Gaua ustezko terrorista batekin igaro ondoren, Katharina Blumen bizitza baketsua eta ordenatua suntsituta geratu da. Konplizitatez akusatuta, poliziaren eta, batez ere, prentsa sentsazionalistaren jazarpen basatia jasaten hasten da, eta horrek jarriko ditu proban bere uste sendoak, duintasuna eta zuhurtasuna. Garaiko Alemaniako Zinema Berriko bi pertsona gailenek osatutako bikote ezkonduak, Margarethe von Trottak (bere debuta zuzendaritzan) eta Volker Schlöndorffek, moldatu dute Nobel saridun Heinrich Böllen nobela.
Euskadi.
Zuzendariak: Ainhoa Urgoitia, Enrique Rey
Zenbait argazkilarik proiektu propio bat egiteko enkargua jasotzen dute, Eulalia de Abaituaren lanaren argazki batetik abiatuta, zeina 1900eko Bilbon aintzindari izan zen, lehen emakume argazkilari euskalduna eta bizkaitarra konsideratua bait da. Horrela bere obrarekin eta egilearen bizitzarekin elkarrizketa bat ezarriz eta, nolabait, bere obrarekin lotuta dagoela deskubrituz.
Dinamizatzailea: Ander Gisasola
Gonbidatua: Ainhoa Urgoitia
Literatur solasaldia euskaraz liburutegian.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Yurre Ugarteren Lilurabera liburuari buruz arituko dira.
Zortzi narrazio hauetan mugitzen diren pertsonaiak bezain protagonista dira haietan ageri diren egoera eta bizimoduak.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan eta eLiburutegian (ebook).
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Iñigo Astiz eta Jon Basagurenen azken liburu eta diskoetako abesti eta poemak eskaintzearekin batera, sorkuntzari eta orainaldia harrapatzeari buruzko hainbat gogoeta tartekatzen dituzte emanaldian.
Iñigo Astiz (Iruñea, 1985). Berria egunkarian kultur-kazetari gisa aritzen da. Idazle bezala, bere azken poesia lanak: Analfabetoa (2019, Lauaxeta saria) eta Joemak eta polasak (2019, Euskadi saria). Horretaz gain, Silvia Plath-en Ariel eta beste poema batzuk (2014) eta Sandro Pennaren Sandro Penna Bilduma bat (2019) antologia itzuli ditu.
Jon Basaguren (Gasteiz, 1984). Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Dena oskol da argitaratutako azken diskoa, eta hamaika zuzenekotan aurkeztu dute, ala taldean, nola bakarka ere.
Akelarrea, sormen laborategia, prozesuak egosten dituen labea…gaztetxo eta nerabeekin batera egiten dugun lantegi hau hori dena da, eta gehiago ere.
Sei aste jarraietan zehar garatuko dugun proiektu bakoitzak gai bat jorratzen du, erpin asko izan ditzakeen testuinguru bat. Ariketa ezberdinak egingo ditugu Medialabeko espazio eta baliabideak ezagutu eta erabiliz, eta jakintza arloak nola elkar-gurutzatu daitezkeen ikasi.
Eta denon artean pentsatu, sortu eta egingo dugu hori guztia, talde izaera eta lankidetzaren indarra probestuz.
Lehenengo proiektu honetan Emma Kunz sendalari eta artista suitzarraren unibertsoaren haritik egingo dugu tira, Tabakaleran berari buruzko erakusketa zabalik daukagula baliatuz.
Izen-emate bakarra, sei saioetarako.
Martxoak 23ko saioan:
Sendabelar ukendua. Aurreko saioan jasotako elementuekin ukendu-potetxoak egingo ditugu, bai eta horiek zertarako balioko luketenari buruzko kontakizuna pentsatu ere.
Beste saioak: martxoak 2, martxoak 9, martxoak 16, martxoak 30 eta apirilak 6
Bageraren Zineforumean Norberaren gela filma ikusteko aukera izango dugu. Solasaldian Ainhoa Urgoitia (zuzendaria) egongo da.
Sinopsia: Eulalia Abaitua, ezagutzen den lehen euskal emakume argazkilariaren lana abiapuntu izanez, zenbait emakume argazkilariei, gaur egungo begiradarekin, bere lanetako bat berregiteko proposamena luzatu zieten, Ainhoa Urgoitia eta Enrique Rey-ren gidaritzapean sortutako luzemetraian parte hartuz.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-Zuloaga plazan
-3-5 urte: 17:00
-6-9 urte: 17:00
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-Mikel Laboa plazan
-3-5 urte: 17:15
-6-9 urte: 18:15
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-Herrerako San Luis Gonzaga plazan
-3-5 urte: 17:00
-6-9 urte: 18:00
Puntueus Fundazioak antolatutako jardunaldia:
MarMarka
Markaren zaintza eta buruhausteak
Partaideak: Ion Ansa Mendizabal, Estrategia aholkularia; Maider Beldarrain Iribar, Komunikazio estrategikoa; Itsaso Muñoz Rodriguez, Ordiziako Udala; Aitziber Onaindia Martinez, Euskaltzaleen Topagunea (Gau Beltza); Alexander Padilla López, Tabakalera (Gaztea); Arturo Villanueva Arteaga, Biba ardoak.
Olatu perfektua aurreikus daiteke? Zein dira kontuan hartu beharreko baldintzak? Zertan oinarritzen dira olatuen iragarpenak? Non kontsulta daitezke? Fidagarriak dira? Surflariek, meteorologoen antzera, superordenagailuek egiten dituzten iragarpenak interpretatu behar dituzte, maila desberdinean bada ere. Olatuen bila aterako direnen kasuan, eredu matematikoek diotena hondartza bakoitzaren baldintza berezietara egokitu behar dute. Era berean, ba al dago taula perfekturik? Historikoki, taulen diseinuan eta fabrikazioan berrikuntza gehienak, baita surfaren teknikaren analisia ere, "proba/errore" prozeduretan eta shaper eta surflarien esperientzian oinarrituta egin dira. Baina nola jartzen zaizkie zenbakiak sentsazioei? Zer teknologia dago taulen atzean?
Hizlariak: Onintze Salazar, Euskalmet/Tecnaliako meteorologoa (Zientzia Fisikoetan lizentziatua, Atmosferaren Fisika espezialitatean) eta Adur Letamendia (Pukas Surf marka gipuzkoarreko proiektu zuzendaria).
Areto nagusia.
Hitzaldia streaming bidez ikusi ahal izango da EITBren Kosmos kanalean.
Informazio gehiago: "Donostia, surfa eta zientzia hiria" ekimena abian da