Berrasmatu edo hil. Vulken aurrerapen artistikoa (Julen Alberdi, Andoni de la Cruz, Alberto Eguíluz eta Jangitz Larrañaga) bere inkonformismotik eta bere aurrerapen gupidagabetik dator, bere kontzertuetan ikus daitekeen bezala. Hiru urtez geldirik egon eta taldearen kontzeptuari buruz hausnartu ondoren, euskal laukoteak uko egin dio bere buruari «Vulk ez da» album berrian, hazten jarraitzeko tabula rasa bat landatzeko.
Moana eta Frozen bezala, “Ainbo: Amazoniako gerraria” heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean. Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. “Ainbo” heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.
Estrenaldia: Otsailaren 25ean
Generoa: Animazioa
Iraupena: 84 minutu
Herrialdea: Peru
Urtea: 2021
Zuzendaria: José Zelada eta Richard Claus
Gidoia: Richard Claus, Brian Cleveland, Jason Cleveland, Larry Wilson eta José Zelada
Musika: Vidjay Beerepoot
Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez bada? Guztiak bi; bata beti bestearen muga eta definizio. Baina inoiz ez berdinetik berdinera. Erre ditzakegu kategoriak bata bestea erre beharrean?
Haizea Arana, Leire Vargas, Aner Euskitze, Oihana Arana.
Zuzendaria: Edurne Azkarate.
Belako nazioartera begira proiekzio gehien duen taldeetako bat da.
"Plastic Drama", orain arteko diskorik anbiziotsuena, oso berrinterpretazio bereziz eta lankidetzaz betetako lana, Europako eta Mexikoko erreferenteak diren banden laguntzarekin osatua. Beren kantuak berriz nahasteko eskaintza egin duten taldeak: Crystal Fighters, Joel (Wolf Alice), Yoann (The Vaccines), Dream Wife, Hinds, Bonzz (Hello Seahorse!), _CUT edo Delaporte, besteak beste. Estreinaldiaren ondoren, asmo handiko lanari ekingo diote: bira Estatu Batuetan, Mexikon, Erresuma Batuan eta Espainian.