"Ezer ez da originala, inspirazioarekin durunda egiten duen edo zure imajinazioa betetzen duen edozein lekutatik ostu egiten du". Jim Jarmuschen hitz horiek abiapuntu gisa balio dute Lapur(ari)ketak lanarentzat. Ariketa eszeniko horretan, Mursegok musika, hitza eta gorputza batzen ditu, artista sorkuntzak eraldatzeko, eta beste dimentsio batera eramaten ditu, bere hizkuntzara aldatuz.
Originalaren eta maileguaren arteko elkarrizketa honetan, Paul Duttonen spoken word, Gloria Fuertesen umore politikoa, Mikel Laboaren mundu barneraezina, Vicente Ameztoyren margolan baten lengoaia figuratiboa, Víctor Ericeren indar bisuala eta Martxel Mariskalen poesia nihilista daude, Lisabören musikan nahastuta.
Maite Arroitajauregik Mursegon, bere bakarkako proiektuan, abangoardia eta folklorea hibridatzen ditu eta lau disko argitaratu ditu. Azken urteotan ibilbide oparoa izan du zinemarako musika konposatzen. 2021ean, Aranzazu Callejarekin batera jatorrizko musika onenaren Goya eta Platino sariak jaso zituen Akelarre lanagatik.
Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan erakusketa ardatz izanik, bi eskultoreen lana izango du hizpide hitzaldi honek.
Ekitaldi aretoan Hitzaldia zuzenean eskainiko da YoutubenLiteratur solasaldia Uxue Apaolaza idazlearen Bihurguneko nasa liburuaren inguruan.
Idazle eta liburuaren inguruko informazio gehiago txosten honetan irakur daiteke.
Dinamizatzailea: Iñigo Aranbarri
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan
Solasaldia presentziala izango da.
Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Núria Climent Codina-ren Marcus Marc eta koltanaren bidea liburua irakurriko da.
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.