Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Autodefentsa tailer intensiboak, Ikastaro bakoitza 8 ordukoa.:
Martxoak 19 / Ekainak 11
Eguna: larunbata 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Iraupena: 8 orduko ikastaro intensiboa.
Hizkuntza: Euskara
Antolatzailea: Emagin Elkartea
Eduardo Chillida eskultorea eta bere obrak ezagutuko ditugu dantzaren eta gorputzaren bidez. Lanen ezaugarri plastikoak erabiliko ditugu psikomotrizitatea lantzeko, irudimena askatuz. Ipuin baten erritmoan ere mugituko gara.
4 - 6 urte Lekua: Erakusketa + Hezkuntza tailerra Sarrerak: apirilaren 1era arte bazkideek lehentasuna duteAmara Berriko euskararen aldeko lasterketa, aurtengoa VII. edizioa.
18:00tan: haurren lasterketa. 3 kilometroko ibilbidearekin.
19:00tan: helduen lasterketa. 6 kilometroko ibilbidearekin.
Izen-ematea: www.herrikrosa.eus
Haurtxokoak eta Gaztelekuak ABkrossan parte hartuko dute. Ondo pasa nahi baduzu... anima zaitez!
Adina: 5-17 urte
Munduan biraka dabiltzan bi feriantek kontatuko digute antzezlan honetan gizakiaren eboluzioa. Bi feriante hauek, Papillon eta Clemont, zinea eramaten zuten herriz herri kamera puskatzen zaien arte. Ikuskizuna aurrera eraman nahian proiektatu behar zuten filma haiek berek kontatzea erabakitzen dute. Maletan dakarten elementu ximpleenekin historian zehar garrantzitsuak izan diren gertakariak kontatuko dituzte. Aldi berean, gizakiak historian zehar irabazi dituen eskubideen inguruko hausnarketara salto egingo dute beti tximeleta efektuak izan duen garrantzia kontuan izanik.
Oharra: Eguraldi txarra egingo balu emanaldia kultur etxean izango litzateke. Gonbidapenak doan jaso ahal izango lirateke Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30etik aurrera, edukiera bete arte.