Planetarioan zuzeneko saio honetan, hurrengo hilabetean ikusiko diren zeruko objekturik nabarmenenak zeintzuk diren eta non ikusi erakutsiko ditugu.
Bestalde, unibertsoaren eskala handiaz eta haren egituraz hitz egingo dugu.
Saioaren iraupena: 45 minutu
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
12 urtetik aurrera
Planetarioko sarrera behar da
Bisita honetan Gipuzkoako biztanleriaren % 44 urez hornitzen duen Añarbeko urtegiaren azpiegiturak eta bertan egiten diren maniobrak ezagutuko ditugu,. Azpiegitura horiek klima-aldaketaren ondorioei nola aurre egiten dieten jakingo dugu, arro hidrografikoa kontserbatuz ur hornidurako sistema horien erresilientzia handitzeko. Gainera, bertatik bertara gozatu ahal izango dugu bertako ingurune ederraz, eta hobeto ezagutu ahal izango dugu natura- eta paisaia-balio handiko espazio hori. Añarbeko Urak-ekin lankidetzan antolatutako jarduera.
Informazio gehigarria:
Lekua: Renfeko Norteko geltokiaren aurreko markesinan
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hemen.
Fidantza: 5 euro [info +]
Jeff-ek bere lagun Charlie arrantza egitera eramaten du portura. Izan ere, Jeff oso trebea da arrantzan eta kainabera botatzen duen bakoitzean zerbait harrapatzen du. Charlie-k, aldiz, orduak pasatzen ditu eta bere saskiak hutsik jarraitzen du. Baina itsasberan Charlie konturatzen da, erdi lurperatuta, kutxa bat ageri dela. Irekitzean mapa bat eta bidai baten egunerokoa aurkitzen dituzte. Egunerokoa irakurtzen hasi eta abentura ikaragarrian murgilduko dira. Piraten istorio bat, non ikusle txikienek ezagutuko dituzte itsaso zakarraren gorabeherak, gauaren magia eta adiskidetasunaren boterea.
Info +: Antzerkia kalean