Pasa dira 15 urte euskal hezkuntza komunitateak Derrigorrezko eskolaldirako euskal curriculuma diseinatu zuenetik. UEUk curriculumaren gainean gogoeta egiteko asmoarekin antolatu du jardunaldi hau.
Alde batetik, aztertuko da zenbateraino gauzatu den orduan diseinatutako euskal curriculuma, zenbateraino izan den hezkuntza komunitatearen ardatz, eskuratu ote diren helburu jarritako konpetentziak. Bestetik, ikusi gaur egungo euskal gizarteari oraindik ere behar bezala erantzuten ote dion. Globalizazioak, migrazioak, krisi klimatikoak, pandemiak aldaketa ugari ekarri ditu. Feminismoak ere emakumeari bere lekua emateko beste urrats bat egin du eta mundu ikuskera berritzea dakar. Erantzuten ote dio duela 15 urtekoak gaur egungo errealitateari? Gogoan izan ote ziren orduan gai/arazo/esparru horiek? Eguneratu behar ote da zerbait? Zein arlotan eguneratu beharko litzateke? Beharrezko konpetentziak eta edukiak gauzatzeko metodologiak egokitu ote dira?
Ikusi jardunaldiaren egitaraua: Euskal curriculuma: egungo esperientziak eta etorkizuneko aukerak Matrikula: UEU UEUrekin harremanetan jartzeko: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati) Lekua: Ekitaldi aretoa