Zientzilari ero batzuk, jolasaren inguruko ikerketa bat egiten ari dira. Jakin izan dutenez, jolasa galtzen ari da. Hurrenho hilabeteetan, herriz-herri ibiliko dira, jolasaren zientzia zabaltzen, jolastegia ere deitutakoa.
Info +: Antzerkia kalean
Tomas eta German aspaldiko lagunak dira. Tomas sasi autore bat da eta German, bere lanbidean arrakasta handirik gabeko aktorea. Germanek arazo ekonomikoak dauzka eta bere apartamentua saldu beharra du bai ala bai. Pisua erosi nahi duen batekin tratua egiteko geratu da eta Tomasi laguntza eskatu dio. Izan ere, bere idazlanak maila eskasekoak izan arren, zintzo plantak egiten ez du parekorik. Bere dohainik handiena da.
Eroslearekin tratua egiteko prest daude. Eroslea edo engainatuko duten inuzentea? Eroslearen zain dauden bitartean bi lagunak elkarri belarria goxatzen arituko dira, mokoka, adar jotzen.
Baina, halako batean, egoerak okerrera egingo du. Aspaldi gordeta zeuzkaten erremin eta sumindurak elkarri botako dizkiote. Eroslea iristen denean, bi tratanteak eztabaidako punturik gordinean harrapatuko ditu. Erosleak ikusle soil baten jarrera hartuko du? Edo bi lagunen arteko sesioan, epaile lanak egingo ditu? Edo okerrenera, bien arteko joko maltzur horretan, biktima bihurtuko ote da?
Egilea: Philippe Claudel.
Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Antzezleak: Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga.
Informazio gehiago: Konpromisoa, Txalo Produkzioak
Historiaren etxean, Motako Gazteluan, Donostiari begira erakusketa dago. Horren inguruan, uztailean eta abuztuan zehar, ostiralero jolasak eta tailerrak izango dira.
Lekua: Urgull, Motako Gaztelua (Historiaren Etxea) + 5 urte Noiz: Ostiraletan Doan lekuak bete arte Uztaila (GAUR) Uztailak 1: Urgulleko mamuak! Bisita beldurgarria! Uztailak 8: Kakaoaren bidaia egin nahi? Zatoz Tximista itsasontzira! Uztailak 15: Gazteluan bandera igo behar dugu. Banderak diseinatzeko tailerra Uztailak 22: Urgulleko mamuak! Bisita beldurgarria! Uztailak 29: Erdi Aroko ginkana Abuztua Abuztuak 5: Kakaoaren bidaia egin nahi? Zatoz Tximista itsasontzira! Abuztuak 12: Abordatzera! Kamisetak egiteko tailerra Abuztuak 26: Abuztuak 31, Donostia argitzeko faroltxoak egiteko tailerraBi urtez nahitaez etenda egon ondoren, covid19aren osasun-murrizketak zirela eta, Cristina Enea Fundazioaren aire zabaleko udako zinema-zikloak bederatzigarren edizioa ospatuko du aurten. Berrikuntza nagusia da proiekzioak hiriko hainbat parketan egingo direla, Cristina Enea parkeko ohiko emanaldiaz gain. Besteak beste, Steven Spielberg, Woody Allen eta Wes Anderson zuzendarien filmak eskainiko ditu aurtengo edizioak.
Datak, kokalekuak eta izenburua
-Ekainaren 24a, ostirala, 22:30ean, Araba parkea (Amara)
"E.T. Estralurtarra" (euskaraz)
-Ekainaren 30a, osteguna, 22:30ean, Urumeako ibai-parkea (Txomin / Martutene)
"Fantastic Mr. Fox" (gazteleraz)
-Uztailaren 1a, ostirala, 22:30ean, Arriaga parkea (Altza)
"Brian's Life" (gazteleraz)
-Uztailaren 7a, 22:30ean, Cristina Enea
"Lotia" (euskaraz)
-Uztailaren 8a, 22:30ean, Salvador Allende parkea (Bidebieta)
"Brian's Life" (gazteleraz)
*Eguraldiagatik emanaldi bat edo batzuk bertan behera geratuko balira, bi data erreserbatuko dira, uztailaren 14a eta 15a, beraien jatorrizko kokalekuetan ordu berean eman ahal izateko.
Aurtengo udan aldaketekin dator Natur Txokoa. Gobernadorearen bateria ondoko plazatxoan hainbat txoko sortu ditugu Urgull mendiaz modu desberdinetara gozatu ahal izateko: hamaka batean etzanda erlaxatuz, berrerabilitako materiala erabiliz eskulturak sortuz edo elementu naturalekin jolasean. Era berean, astearte eta asteazkenetan arratsaldeko 18:00etan izango diren jarduera bereziekin ere tarte atsegina pasako dugu. Jarduera guztiak doakoak izango dira.
Bueltan da Izan Arrantzale UDAN, etxeko txikienek udan arrantzan ikasten goza dezaten.
Baxurako arrantzaren eta itsasoaren mundua ezagutuko dute, arraina modu dibertigarrian prestatu eta dastatuko dute, eta arrantzarekin, itsasoarekin eta horien inguruko naturarekin lotutako eskulanak eta esperimentuak egingo dituzte.
Kaixo Musto, Euskal Itsas Museoa, Aquarium eta Motoras de la Isla-rekin elkarlanean, Izan Arrantzale uda honetarako aukera ezin hobea da.
Astelehenetik ostiralera 9: 30etatik 13: 45etara
(Jarduera 9: 30ean hasten bada ere, Kofradia-Itsas Etxea prest egongo da parte-hartzaileak 9: 00etatik aurrera hartzeko)
Tarifak:
A) Aste bakarra 95 € haur bakoitzeko
B) 2 aste jarraian % 10eko deskontua
C) 3 aste jarraian % 20ko deskontua
D) 4 aste jarraian % 35eko deskontua
*Asteak: astelehenetik ostiralera izaten dira, asteburuetan ez dago Izan Arrantzale jarduerarik.
Aukeratu zure beharretara hobekien egokitzen dena
OHARRA
Erreserba egitean, aukeratu interesa duzun hasierako astelehena bakarrik; izan ere, tresnak beste egun batzuk hautatzeko aukera ematen badizu ere, jarduera aste naturaletan egiten da, astelehenetik ostiralera.
(Larunbata eta igandea hautatuta agertu arren, egun hauetan ez dago jarduerarik).
Ondoz ondokoak ez diren asteak erreserbatu nahi izanez gero, aste bakoitzeko erosketa prozesua errepikatu behar da.
Donostiako kaian altxor bat dago ezkutaturik, izango al zarete hura aurkitzeko gai?
ZER EGINGO DUGU?
Ihes-gelaren antzekoa, baina kalean. Ginkana dibertigarri honetan parte hartzen dutenek zenbait enigma argitu beharko dituzte kaian ezkutaturiko altxorra aurkitzeko. Taldetan banatuko dira eta tableta baten laguntza izango dute jokoan zehar. Parte-hartzaileei behar dutena emango zaie (tableta, motxila, tresnak) kaian barrena ibili eta jarriko zaizkien enigmak argitzeko. 12 urtetik gorakoentzat, asteazkenetik igandera.
IEB 2022, Informatikari Euskaldunen Bilkura, adimen artifizialaren ingurukoa izango da, eta gaiaren irismena kontuan hartuta, ez bakarrik antolatuko du UEUren Informatika sailak, ohi bezala, baizik eta Filosofia sailak ere bai. Uztailaren 1ean izango da, egun osoko egitarauarekin.
IEB-ren 12. bilkura izango da, eta lau urte igaro dira aurrekotik (11.a), zeren eta 2020koa pandemiak frustratu zuen. Hala ere, ordurako prest zegoen gaia berreskuratu da, adimen artifizialarena, gehikuntza filosofiko horrekin ordea. Gai ugari aztertu eta eztabaidatzeko: Adimen Artifizialaren garapena eta egungo erronkak, erakundeen eta industriaren estrategiak eta aplikazio nabarmenenak, hezkuntzan eta ingurugiroan dauzkan inplikazioak, algoritmoen etika, datuen pribatutasuna eta beste hainbat.
Jardunaldia bikoitza da, Donostian, irekiera bateratuarekin eta gero, alderdi informatikoa Barriola zentroan geratuko da, eta alde filosofikoa Euskaltzaindiaren egoitzara, Tolare etxera, joango da. Egitarau osagarriak hauek dira beraz:
Kubo Kutxa aretoak Presentziak Absentziak aurkeztuko du, aurtengo bigarren erakusketa, zeinetan aukera baitugu Javier Pérezen (1968, Bilbo) unibertso pertsonalean murgitzeko.
Javier Pérezen obren bereizgarri nagusietako bat sinkretismoa da, bai prozedurei dagokienez bai erabiltzen dituen materialei dagokienez ere: eskultura, argazkia, marrazketa, bideoa eta performancea modu independentean erabiltzen ditu, eta batera, interakzioa eta ikerketa funtsezko ezaugarri dituzten instalazioak sortzeko.
Bere ibilbidean zehar, orotariko euskarriak erabili ditu: material organikoak, hala nola hesteak, larrua, zaldi-zurda, pergaminoak, latexa eta krisalidak; hauskorrak, beira edo portzelana, adibidez; eta solidoak, brontzea eta marmola, esaterako. Denei eskatzen dizkie artistak arrisku tekniko handiko egoerak, baina aukera paregabea ematen diote erabateko askatasunez mugitzeko bere sorkuntza-prozesuan.
Bere obrarekin, giza izateari buruz egin dituen ikerketak eta gogoetak erakusten ditu Javier Pérezek, metafora ugariko eta sinbolismo handiko hizkuntza baten bidez. Haren lanek atxikita dute dialektika, eta agerian uzten dute zein ahulak izan daitezkeen itxuraz elkarri kontrajarriak diren kontzeptuen arteko mugak; adibidez, naturala eta kulturala, barnekoa eta kanpoa, bizitza eta heriotza kontzeptuen artekoak. Fluktuazio ziklikoen ideia, zirkulartasuna, denborazkotasuna eta «inpermanentzia» dira artistaren ohiko gaietako batzuk.