Oharra: ikuskizun honen gaztelaniazko bertsioa uztailaren 29an eta 30ean antzeztuko da.
"Parte-hartzea da garrantzitsuena". Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidagaitza da; ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa honetan edonoren gainetik geratzeko, gazta puxka miserable baten truke. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil. Baina Felixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, ez da irabazle sentitu... hala holakoa izan da beti. Baina ez atzera eta ez aurrera daraman bidegurutze horretan aurkitu du bere konfort-zona, bere burua justifikatu eta bere existentzia patetikoari zentzua ematen dion dekalogoa eratu du. Bizitzaren lehiaketan, irabazi, batek bakarrik egin dezake. Hala - holakoak gehiengoa gara. Gurea da garaipena. Gaur gauean, ordea, Felixek sari bat jasoko du. Irabazi egingo du. Galtzen irakatsi digute, baina irabazten ba al dakigu?
Aurtengo udan aldaketekin dator Natur Txokoa. Gobernadorearen bateria ondoko plazatxoan hainbat txoko sortu ditugu Urgull mendiaz modu desberdinetara gozatu ahal izateko: hamaka batean etzanda erlaxatuz, berrerabilitako materiala erabiliz eskulturak sortuz edo elementu naturalekin jolasean. Era berean, astearte eta asteazkenetan arratsaldeko 18:00etan izango diren jarduera bereziekin ere tarte atsegina pasako dugu. Jarduera guztiak doakoak izango dira.
Txango berezi bat egiteko prest? Gurekin gozatzeko prest? Ulia Interpretazio Zentroaren 10. urteurrena ospatzeko pertsonaia bereziz beteriko ibilbide bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu.“Txangozatu” familia osoarentzako ikuskizun ibiltaria da. Bertan, basoan zehar, elementu ezberdinekin egingo dugu topo (klown, zirkoa, ipuinak, musika…) eta umorearen munduan murgilduko gara, emanaldiaren parte aktibo bilakatuz. Ba al zatozte?
Informazio gehigarria:
Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa
Jarduera euskaraz.
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hemen.
X
Bueltan da Izan Arrantzale UDAN, etxeko txikienek udan arrantzan ikasten goza dezaten.
Baxurako arrantzaren eta itsasoaren mundua ezagutuko dute, arraina modu dibertigarrian prestatu eta dastatuko dute, eta arrantzarekin, itsasoarekin eta horien inguruko naturarekin lotutako eskulanak eta esperimentuak egingo dituzte.
Kaixo Musto, Euskal Itsas Museoa, Aquarium eta Motoras de la Isla-rekin elkarlanean, Izan Arrantzale uda honetarako aukera ezin hobea da.
Astelehenetik ostiralera 9: 30etatik 13: 45etara
(Jarduera 9: 30ean hasten bada ere, Kofradia-Itsas Etxea prest egongo da parte-hartzaileak 9: 00etatik aurrera hartzeko)
Tarifak:
A) Aste bakarra 95 € haur bakoitzeko
B) 2 aste jarraian % 10eko deskontua
C) 3 aste jarraian % 20ko deskontua
D) 4 aste jarraian % 35eko deskontua
*Asteak: astelehenetik ostiralera izaten dira, asteburuetan ez dago Izan Arrantzale jarduerarik.
Aukeratu zure beharretara hobekien egokitzen dena
OHARRA
Erreserba egitean, aukeratu interesa duzun hasierako astelehena bakarrik; izan ere, tresnak beste egun batzuk hautatzeko aukera ematen badizu ere, jarduera aste naturaletan egiten da, astelehenetik ostiralera.
(Larunbata eta igandea hautatuta agertu arren, egun hauetan ez dago jarduerarik).
Ondoz ondokoak ez diren asteak erreserbatu nahi izanez gero, aste bakoitzeko erosketa prozesua errepikatu behar da.
Donostiako kaian altxor bat dago ezkutaturik, izango al zarete hura aurkitzeko gai?
ZER EGINGO DUGU?
Ihes-gela bezala, baina kalean. Ginkana dibertigarri honetan parte hartzen dutenek zenbait enigma argitu beharko dituzte kaian ezkutaturiko altxorra aurkitzeko. 2-5 bitarteko taldetan egongo dira, eta jokoan gidatuko dituen tabletaren laguntza izango dute. Parte-hartzaileak behar duten guztiaz hornituta egongo dira (tableta, motxila, tresnak) kaian barrena ibili eta jarriko zaizkien enigmak argitzeko. 12 urtetik aurrerakoentzat, asteazkenetik igandera.
Kubo Kutxa aretoak Presentziak Absentziak aurkeztuko du, aurtengo bigarren erakusketa, zeinetan aukera baitugu Javier Pérezen (1968, Bilbo) unibertso pertsonalean murgitzeko.
Javier Pérezen obren bereizgarri nagusietako bat sinkretismoa da, bai prozedurei dagokienez bai erabiltzen dituen materialei dagokienez ere: eskultura, argazkia, marrazketa, bideoa eta performancea modu independentean erabiltzen ditu, eta batera, interakzioa eta ikerketa funtsezko ezaugarri dituzten instalazioak sortzeko.
Bere ibilbidean zehar, orotariko euskarriak erabili ditu: material organikoak, hala nola hesteak, larrua, zaldi-zurda, pergaminoak, latexa eta krisalidak; hauskorrak, beira edo portzelana, adibidez; eta solidoak, brontzea eta marmola, esaterako. Denei eskatzen dizkie artistak arrisku tekniko handiko egoerak, baina aukera paregabea ematen diote erabateko askatasunez mugitzeko bere sorkuntza-prozesuan.
Bere obrarekin, giza izateari buruz egin dituen ikerketak eta gogoetak erakusten ditu Javier Pérezek, metafora ugariko eta sinbolismo handiko hizkuntza baten bidez. Haren lanek atxikita dute dialektika, eta agerian uzten dute zein ahulak izan daitezkeen itxuraz elkarri kontrajarriak diren kontzeptuen arteko mugak; adibidez, naturala eta kulturala, barnekoa eta kanpoa, bizitza eta heriotza kontzeptuen artekoak. Fluktuazio ziklikoen ideia, zirkulartasuna, denborazkotasuna eta «inpermanentzia» dira artistaren ohiko gaietako batzuk.
Planetarioan zuzeneko saio honetan, hurrengo hilabetean ikusiko diren zeruko objekturik nabarmenenak zeintzuk diren eta non ikusi erakutsiko ditugu.
Bestalde, izar iheskorrei buruz hitzegingo dugu eta abuztuan izango diren Pertseida famatuak nola eta noiz ikusi azalduko dugu.
-Iraupena: 45 minutu
-12 urtetik aurrera
-Planetarioko sarrera behar da