Albisteak

17.659 donostiarrek parte hartu dute Euskaraldian, 12.849 ahobizi eta 4.800 belarriprest

Euskaraldia amaituta, balorazioak egiteko garaia iritsi da eta zoriontzeko modukoa da donostiarren parte hartzea ekimenean. Izan ere, 17.659 donostiarrek parte hartu dute Euskaraldian, 12.849 ahobizi eta 4.800 belarriprest. Horietatik, aipatzeko modukoa da 3 izen-ematetik 2 emakumezkoena izan direla. Dena den, 11 egunak pasatu badira ere, gogoratu Euskaraldiak 365 egun dituela. Zorionak eta eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!

 

 

Izen-ematea auzoka:

 AUZOA  AHOBIZI  BELARRIPREST  PARTE HARTZAILE KOPURUA PARTE HARTZEA %
AIETE  801  271  1072  6,09
ALTZA  550  266  816  4,63
AMARA  924  374  1298  7,37
AMARA BERRI  756  305  1061  6,03
ANTIGUA  1924  500  2424  13,77
AÑORGA  256  54  310  1,76
BIDEBIETA  237  114  351  1,99
EGIA  1189  400  1589  9,02
ERDIALDEA  870  437  1307  7,42
GROS-ULIA  1592  511  2103  11,94
IBAETA-IGARA  342  94  436  2,48
IGELDO  143  26  169  0,96
INTXAURRONDO  908  447  1355  7,69
LOIOLA  206  100  306  1,74
LOIOLAKO ERRIBERAK  276  118  394  2,24
MARTUTENE  148  66  214  1,22
MORLANS  74  24  98  0,56
PARTE ZAHARRA  1557  655  2212  12,56
ZUBIETA  32  7  39  0,22
BESTEAK  72  33  105  0,38

 

Itzuli