Albisteak

19 haur eta gazte saritu dituzte aurtengo Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan

30. Donostiako Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketaren sari-emate ekitaldia maiatzaren 4an izan zen, eguerdiko 12:00etan, Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Bertan irabazleei eta haien lanei protagonismo berezia eman zitzaien musika, bertso eta sorpresez beteriko ekitaldian.

Epaimahaiak 19 haur eta gazteren lanak saritzeaz gain, beste 43 egileren lanak aipatu egin zituen, saria jasotzetik oso gertu egon baitziren. Azken hauei diploma bat eta liburu bana eman zitzaien. Sarituei dagokienez, kultura edota teknologiarekin zerikusia zuten opariak jasoko zituzten.

Opariak eta literatura lantegi batean parte hartzeko aukera

Aurten ere, 14-18 urteko kategorietako irabazle eta aipatuentzat literatura lantegi batean parte hartzeko aukera egongo da. Denentzako lekurik ez dagoenez, zozketa egin zen eta irabazleek Zugarramurdin antolatuko den lantegian parte hartu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzaren Urruzuno Literatura Lehiaketako irabazleekin batera. Miren Azkarate Euskarako zinegotzi ordezkariaren esanetan “lantegi horretan literatur zaletasuna duten gazteek elkar ezagutzeko aukera dute eta egun zoragarriak igarotzen dituzte. Aukera ezin hobea dute aisialdiaz eta literaturaz gozatzeko”.

1.043 lan jaso dira aurtengo edizioan

Aurtengo edizioan, hogeita hamargarrenean, Donostian bizi edota ikasten duten 8-18 urteko haur eta gazteek parte hartu dute 5 modalitatetan: komikia, olerkia, ipuina, mikroipuina eta bertsoa. Guztira 1.043 lan jaso dira: 445 komiki, 88 olerki, 408 ipuin, 48 bertso eta 54 mikroipuin.

Miren Azkaratek adierazi du Koldo Mitxelena literatura lehiaketak arrakastatsua izaten jarraitzen duela, benetan poztekoa da hain ibilbide luzeko lehiaketak duen harrera haur eta gazteen artean. Ikus-entzunezkoen, sare sozialen eta plataforma digitalen aroan irakurzaletasunak eta literaturak lekua izaten jarraitzea garrantzitsua da .

Koldo Mitxelena literatura lehiaketaren aurtengo epaimahaia sei kidek osatu dute: Iñaki Martinarena (“Mattin”) komikigilea, Beñat Gaztelumendi bertsolaria eta Yolanda Arrieta, Ana Malagon, Inazio Mujika eta Arantxa Urretabizkaia idazleak.

Aurtengo sari banaketari buruzko irudiak eta saritutako lan guztiak www.donostiaeuskaraz.eus webgunean.

Ondoko hauek izan dira irabazleak:

Mota

K

Egilea

Lanaren izenburua

Ikastetxea

Bertsoa

C

SANZ VILLORIA,JUNE

ERREGE EGUNA

Zurriola Ikastola

Bertsoa

D

IPARRAGIRRE GONZALEZ,ANE

AURRERA NOA

Arantzazuko Ama

Ipuina

B

RIEZU AYALA,LIERNI

HITZ EGITEN ZEKIEN LABEA

La Salle

Ipuina

C

AROCENA MITXELENA,LANDER

DORREMI LAGUNEN ABENTURAK

La Salle-S.Luis

Ipuina

D

OTAEGI ARRATIBEL,BEÑAT

LOHITZ ETA ARRANOAREN HEGALAK

Arantzazuko Ama

Ipuina

E

IZETA EGIZABAL,MALEN

BADAGO

Santo Tomas

Komikia

B

TORRES COSTAS,OIER

ZAKARRA HONDARTZAN

Zurriola Ikastola

Komikia

C

BASTIDA LURE,SARA

NORK TOLESTU DU PISA DORREA?

Zurriola Ikastola

Komikia

D

ARGARATE GAZTAÑAGA,LUKA

TXAKURRA ETA KATUA BEZALA

Zurriola Ikastola

Komikia

D

URTXEGI FERNANDEZ,MALEN

PRINTZESAREN BILA

Zurriola Ikastola

Komikia

E

RUA GUAL,MAIDER

ZORIA

Herri Ametsa

Komikia

F

ALONSO ORTIZ DE ELGUEA,JON ANDER

LANAK

La Salle

Mikroip.

E

ABAL GARATE,JULEN

ARGI URDINA

Axular

Mikroip.

E

PEREZ DE BLAS,OLIVIA

OPARIAK

Axular

Mikroip.

F

MURUZABAL GIL,MADDI

IRAKURLEARI

Santo Tomas

Olerkia

C

ARZELUS ORMAETXEA,MARTIN

MUSIKA

Axular

Olerkia

D

OSKOZ EGIGUREN,IRATI

EKILOREA

Arantzazuko Ama

Olerkia

D

ITURRIOZ REZOLA,MAITANE

PERTSONA INDARTSUEN GARAIPENA

Santo Tomas

Olerkia

F

ORMAZABAL IÑURRATEGI,XABIER

IKUSPUNTUAK

Santo Tomas

Itzuli