Albisteak

2017-2018 ikasturterako ikastaroen eskaintza

2017-2018 ikasturtean kultur etxeetan eskainiko diren ikastaroak aurkeztu ditu Donostia Kulturak. Ikastaroen matrikulazioa 2017ko irailaren 12tik 26ra bitartean egiteko aukera izango da, edozein kultur etxetan zein Donostia Kulturaren webgunean.

 

2017-2018 ikastaroen eskaintza pdf formatuan kontsultatzeko moduan dago jada  eta eskaintza osoa laster izango da donostiakultura.eus webgunean.

Haur eta gazteentzako ikastaroak euskaraz

Hizkuntzari dagokionez, haur eta gazteentzako ikastaro guztiak  euskaraz emango dira. Helduei zuzendutako ikastaro guztiei dagokienean, euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dira, egile ikastaroak izan ezik. Kasu horretan, egilearen hizkuntzaren araberakoak izango dira.

Ikastaroak datutan

  • 322 ikastaro euskaraz
  • 288 gaztelaniaz
  • 2 ikastaro ele bitan
  • 150tik gora ikastaro berri

 

Itzuli