Albisteak

2019 - 2020 ikasturteko dirulaguntzak otsailaren 3tik aurrera eska daitezke

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei. 2019 - 2020 ikasturteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da otsailaren 3tik 28ra, biak barne.

Diru-laguntza hauek HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeagatik ematen dira.

Eskabideak aurkezteko lekuak (otsailaren 3tik aurrera):

 

Diru-laguntza jasotzeko baldintzak:

  • 16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egitea.

  • Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.

  • Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea.

  • Gutxienez %85eko asistentzia egiaztatzea.

  • Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditzea gutxienez.

  • Zerga ordainkizunetan egunean egotea (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegiko Atala) eta Gizarte Segurantzaren aurrean.

 

Diru-laguntzetatik kanpo geratuko dira:

Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko  13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko BOE) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek ezingo dituzte jaso diru laguntza hauen onurak.

 

Erantsi beharreko dokumentazioa:

Oinarriak

A eranskina

B eranskina

Itzuli