Albisteak

2020-2021 ikasturteko dirulaguntzen behin betiko zerrenda argitaratu da

2020ko irailaren 9an GAOn argitaratu ziren oinarrietako 10. puntuak dioena betez, argitara ematen da dirulaguntzen behin betiko zerrenda, neguko ikastaroei dagokiena. Onuradunek irailean zehar jasoko dituzte dirulaguntzak.

Dirulaguntzen behin betiko zerrenda

Behin betiko ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari. Ebazpenaren aurka birjarpen errekurtsoa jarri ahal izango da Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean, eta horretarako hilabeteko epea izango da. Bestela, zuzenean aurkatu daiteke bi hilabeteko epean, txandaz egokitzen den Donostiako Administrazioarekiko Auzien epaitegian.

Itzuli